Guadalupeko gotorlekua

Koordenatuak: 43°22′13″N 1°49′05″W / 43.37041°N 1.81799°W / 43.37041; -1.81799
Wikipedia, Entziklopedia askea
Guadalupeko gotorlekua
Hondarribiko hiri historikoa
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Guadalupeko gotorlekuaren ikuspegia kanpoaldetik.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaHondarribia
Koordenatuak43°22′13″N 1°49′05″W / 43.37041°N 1.81799°W / 43.37041; -1.81799
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XIX. mendea
Arkitektura
Ondarea
109

Guadalupeko gotorlekua Jaizkibelgo mendian 1900. urtean eraiki zen gotorlekua da, Hondarribian kokatua, Guadalupeko baselizatik hurbil. Oiartzungo lubaki-eremua delakoa osatzen zuten hiru gotorlekuetan handiena da (beste biak Txoritokietakoa eta San Markokoa dira), eta karlisten altxamenduei aurre egiteko eraiki ziren. Artilleriako pieza handiekin hornitu zuten. Gotorlekuak hiru atal ditu, erdikoa, eskuinekoa eta ezkerrekoa izenez ezagunak direnak. Erdiko atalak aurrealde bakarra du. Eskuinekoak eta ezkerrekoak hiru aurrealde eta bateria estali gabe bat dute.

1934. urtean kartzelatzat erabili zen, Arrasate eta inguruko matxinoak bertan preso izan baitzituzten. Espainiako Gerra Zibilaren hasieran Errepublikaren eskuetan izan zen, eta Irungo guduan protagonismo garrantzitsua izan zuen, bai errekete eta legionarioen kontra, bai Almirante Cervera eta España gerraontzien kontra. Irun eskuindar matxinoen eskuetan erortzear zela, zenbait eskuindar pertsonaia ezagun fusilatu zituzten bertan, adibidez, Joaquín Beuntza.

Gaur egunean Hondarribiko Udalarena da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]