Jaizkibel

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jaizkibel

Garaiera 547 m
Koordenatuak 43°22′01″N 01°49′15″W / 43.36694, -1.82083 (Jaizkibel) Koordenatuak: 43°22′01″N 01°49′15″W / 43.36694, -1.82083 (Jaizkibel)
Mendilerroa Euskal mendiak
Jaizkibel (Euskal Herria)
Jaizkibel
Jaizkibel

Jaizkibel Gipuzkoako mendi bat da, Oarsoaldea eta Bidasoa Beherea eskualdeen artean kokatua. Pasaia (Pasai Donibane herria), Lezo eta Hondarribiko udalerriek banatzen dituzte mendi honen lurrak.

Jaizkibel kate tertziarioko mendi eraketa bat da. 547 m garai da eta 2.423,6ha luze-zabal.

Eduki-taula

[aldatu] Etimologia

Antza denez, mendiaren jatorrizko izena Olearso da, eta Jaizkibel berez mendiaren atzealdea da, eta izena Haitz gibel hitz konposatutik dator: "haitzaren atzean" alegia. Olearso mendiaren aurrealdeko zati baten izena Allerru da.

[aldatu] Ezaugarriak

Behiak Jaizkibelen.

Jaizkibelen lurren zati handi bat, herri jabetza da; Hondarribia, Lezo eta Pasaiko udaletxeena hain zuzen.

Fauna eta florak espezie bereziak bizi dira bertan. Aipatzekoak dira: Galzorian dagoen "Armeria euskadiensis" itsas-labarretako landarea eta Euskal Herriko endemismoa eta oso arraroa den "Thelypteris palustris" garoaren populazio txikiak.

Jaizkibel mendia Kantauri Itsasoaren eta Pasaiako badia nahiz Txingudiren artean kokatzen da, kostaldean labar handiak osatuz.

[aldatu] Jaizkibeleko superportuaren egitasmoa

Jaizkibeleko kostaldean, Pasaia aldean superportua eraikitzeko proiektu bat dago; eta honetarako Jaizkibia enpresa sortu dute hainbat erakundek. Egitasmo hau, dena den, oso eztabaidatsua suertatzen ari da.

Jaizkibeleko ekosistemei eta eskualdeko beste zenbait balioei egingo zitzaien kalteez keskaturik, superportuaren egitasmoaren aurka azaldu dira inguruko hainbat udaletxe, hala nola Pasaia, Lezo eta Oiartzun.

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailako arduradunek ere, beraien kezka azaldu dute superportuaren aurrean, Jaizkibelko kosta gehiena eta mendiko larre, txilardi eta basoak babestuta baitaude beraien balio ekologikoengatik.

Azkenik, hainbat talde ekologistek ere, Eguzki, Ekologistak Martxan, Greenpeace... beraien keska adierzi dute egitasmoaren aurrean.

[aldatu] Ondarea

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak