Guido Adler
Wikipedia(e)tik
Guido Adler 1904an |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Jaio | 1855eko azaroaren 1a | |
| Eibenschitz, Moravia (Austriar Inperioa) | ||
| Hil | 1941eko otsailaren 15a | |
| Viena (Austria) | ||
Guido Adler (Eibenschitz, Moravia, Austriar Inperioa, gaur egun Txekia, 1855eko azaroaren 1a - Viena, Austria, 1941eko otsailaren 15a) musika-ikerlaria izan zen.
[aldatu] Biografia
Eduard Hanslicken ikaslea izan zen, eta haren lekua hartu zuen musikaren historia eta teoriaren irakasle gisa, Vienako Unibertsitatean (1898).
Austriako musikariei eta harmoniaren historiari buruzko zenbait azterketa argitaratu zituen. Horretaz gainera, Denkmäler der Tonkunst in Österreich (Austriako musikak eman dituen lan nagusiak) izeneko argitalpena zuzendu zuen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.