Moravia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Moravia


Morava

Ez da estatua
Moraviako bandera
Bandera
Moraviako armarria
Armarria
CZ-cleneni-Morava-wl.png
Hiriburua Brno
Hiri nagusiak Brno, Olomouc
Administrazioa  Txekiar Errepublika
Eremua 22.348,87 km²
Biztanleria 3.000.000
Administrazioa  Txekiar Errepublika
Dirua Txekiar Koroa (Kč)
Herritarra Moraviarra
Hizkuntza(k) Txekiera

Moravia (txekiera eta eslovakieraz Morava; alemanez: Mähren; polonieraz: Morawy; latinez: Moravia) Erdialdeko Europako eskualde historikoa da, Txekiar Errepublikako ekialdean dagoena. Bohemia eta Silesiarekin batera, Txekiar Errepublikako hiru eskualde historikoetako bat da. Mendebaldean Bohemiarekin du muga, hegoaldean Austriarekin, ekialdean Eslovakiarekin, ipar-ekialdean Txekiar Silesiarekin eta iparraldean Poloniarekin. 22.348 km²ko azalera du eta 3.000.000 biztanle inguru. Hiri nagusiak Brno eta Olomouc dira.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean Sudete mendiak ditu, ekialdean Karpato Zuriak, mendebaldean Moraviako muinoak eta hegoaldean Danubioren ordokia. Morava ibaiak zeharkatzen du lurraldea iparraldetik hegoaldera.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza (mahastiak, laboreak), abere hazkuntza (betabereak eta zurdabereak) eta industria (ehungintza, larrugintza, oinetakoak, siderurgia) dira ekonomiaren oinarriak

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

VI. mendean eslaviarrek menderatu zuten Moravia. XI. mendean erresuma handia bilakatu zen. Svatopluk I.ak zabaldu egin zuen erresuma, mendebaldeko Eslovakia eta Bohemia beretuz, baina hura hil ondoren haren semeek zatitu egin zuten. IX. mendearen bukaeran magyarrek hartu zuten. 1029an Bohemiaren barne geratu zen, eta 1490ean Austriak mendean hartu zuen. Lehen Mundu Gerra bukatu ondoren Txekoslovakiako eskualde izan zen. Hitlerek Txekoslovakia menderatu zuenean Bohemia eta Moraviako protektoratua sortu zuen, gerra amaitutakoan desagertu zena. 1992an, Txekoslovakia bitan banatu zenean, Moravia Txekiako Errepublikaren barne geratu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Moravia Aldatu lotura Wikidatan