Guillermo Roa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Guillermo Roa

Guillermo Roa 2019an (arg: Berria)
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1968 (55/56 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Tesi zuzendariaFernando Cossio
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakzientzia-dibulgatzailea, irrati-esataria, kimikaria eta marrazkilaria
Enplegatzailea(k)Elhuyar Fundazioa
Euskadi Irratia
Lan nabarmenak

Inguma: guillermo-roa-zubia

Guillermo Roa Zubia (Donostia, 1968) kimikako doktorea zientziaren eta teknologiaren dibulgatzailea da. Euskadi Irratian 1995etik ematen duten Norteko Ferrokarrilla irratsaioaren ahotsa eta arduradun nagusia da 2005etik.[1] Euskal Telebistako Teknopolis saioan marrazkiak. 3D animazioak eta erreportajeak egiten ditu. Elhuyar Fundazioak sustatzen ditu programa horiek.[2]

Kimika ikasi ondoren 1999an doktorego-tesia egin zuen zetena eta isozianatoen egituraz eta erreaktibotasunaz Jesus Maria Ugalde eta Fernando Cossio-ren zuzendaritzapean.[3][4]Ondoren Elhuyar aldizkarian dibulgazio-artikuluak idazten aritu zen lau urtez. 200 baino gehiago dira Inguma datu basean dauden bere artikuluak.[5] Geroago Elhuyarren eta EITBren eskutik Norteko Ferrokarrilla irratsaioan eta Teknopolis telebista-saioan aritu zen, Oier Araolaza utzi zuenean Roa Nagore Rementeriarekin hasi zen.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (htm) Norteko Ferrokarrilla - Lehen programak. (Noiz kontsultatua: 2017 - 11 -07).
  2. Lartzanguren, Edu. «'Teknopolis' saioak 20. urteurrena ospatuko du ETBko sasoi berrian» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-06-05).
  3. Roa Zubia, Guillermo. «Zetenen eta isozianatoen egitura eta erreaktibitatearen ikerketa teorikoa» (PDF) Tesiker, Euskarazko doktorego-tesiak (Noiz kontsultatua: 2019-12-20).[Betiko hautsitako esteka]
  4. (Gaztelaniaz) Roa, Guillermo. (1999). «ESTUDIO TEORICO DE LA ESTRUCTURA Y REACTIVIDAD DE CETENAS E ISOCIANATOS.» www.educacion.gob.es Teseo, tesis doctorales (EHU) (Noiz kontsultatua: 2019-10-10).
  5. «Guillermo Roa Zubia :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-16).
  6. Lartzanguren, Edu. (2019-10-04). «Guillermo Roa. Zientzia dibulgatzailea: «Hobeto kontatzen nuen ikertu baino»» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-10-10).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]