Habaila

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eskuz egindako habaila.
Alpaka larruz eginiko inken habaila perutarra

Habaila gizateriaren armarik zaharrenetakoa da, bi sokaz osatua, muturrean jaurtigaiarentzako edukitoki malgu bat dutela. Arma, edukitokira lotuta ez dauden muturretatik hartuz, biratu eta biratu egin behar da, jaurtigaiak abiada har dezan, eta, ondoren, soketako bat askatzen da, aldi berean, jaurtigaia askatuz, honek distantzia eta talka botere handia lortuz. Habailak egitean erabiltzen diren materialak asko izan daitezke: larrua, ehun zuntzak, tendoiak, animalia zurdak... Jaurtigaiak ere oso ugariak izan daitezke, harri natural borobilduak edo doitasun handiz landutakoak, eguzkitan egosi edo lehortutako buztina, moldatutako beruna eta abar.

Hizkuntza batzuetan, eta entretenimendu eta ume jokoen erabilerako testuinguruan, habaila hitza, tiragomari erreferentzia egiteko erabiltzen da. Baina tiragoma, nahiko berria da agerpenari dagokionez eta kautxoaren erabilerarekin lotuta dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Habailariak Traianoren zutabean.

Habailaren jatorria, Historiaurrean dago, beharbada, Paleolito amaieran, non ehiza-arma gisa bakarrik erabiltzen zen. Baina, bere existentziaren ebidentzia arkeologikoak Neolitoari dagozkio Ekialde Hurbil inguruan, egositako buztinezko jaurtigai mordoa agertzen denean, gerrarako erabilpenarekin lotuta.

Garai klasikoetan, habaila, greziarrek, kartagotarrek eta erromatarrek erabili zuten, beste herri batzuen artean. Antzinateko munduan, oso ospetsuak ziren habailari balearrak, mertzenario gisa kontratatzen zituztenak Antzinateko armada ezberdinek. Txikitatik, habaila erabiltzeko abilezian entrenatuak izaten ziren, eta neurri ezberdinetako hiru habaila mota eramaten zituzten, jaurtiketa distantziaren arabera. Esaten zenez, euren zehaztasunak eta potentziak ez zuten parekorik. Berunezko jaurtigaien erabilpenak, greziarrek asmatutakoak, arma beldurgarri bihurtuko zuen habaila, arkua baino are gehiago, zuen irismen eta talka potentzia handiagoagatik. Honi, jaurtigaien tamaina txikia batzen zitzaion, gorputzean, bala bat bezala sar zitezkeenak, eta, balak bezala, airean ikusezinak ziren. Gerra arma gisa, habaila, oraindik Erdi Aroan ere erabiliko zen, lehenengo kanoiekin batera egonez. Artzaintzarekin lotutako tresna gisa habaila, Neolitotik egundaino erabili izan da.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Habaila Aldatu lotura Wikidatan