Hamani Diori
Wikipedia(e)tik
Hamani Diori (Soundoure, Niger, Mendebaldeko Afrika Frantsesa, 1916ko ekainaren 6a - Rabat, Maroko, 1989ko apirilaren 23a) nigertar politikaria izan zen.
[aldatu] Biografia
Frantziako Legebiltzarreko diputatu izan zen, eta Biltzar Nazionaleko lehendakariorde. 1960an, Nigerko Errepublikako lehendakari izendatu zuten, lehen ministro eta Kanpo Arazoetako ministro. Nigerko Alderdi Progresistako buruzagi izan zen, eta Afrikako Batasun Demokratikoko kide. 1974an, militarrek indarrez kendu zuten kargutik.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.