Hans Goldschmidt

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Johannes Wilhelm "Hans" Goldschmidt (Berlin, Prusiako Erresuma, 1861eko urtarrilaren 18a - Baden-Baden, Alemania, 1923ko maiatzaren 21a) alemaniar kimikaria izan zen

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1905. urtean bere izena daraman prozesua asmatu zuen. Delako prozesuan aluminioak, xehe-xehe eginda, sutan dagoen metal-oxidoarekin erreakzionatzen du, eta metal xahua eta aluminio-oxidoa lortzen da horren ondorioz. Erreakzioan bero handia askatzen da bat-batean, eta metal urtuak eta aluminioak 3.000 Â°C-tik gorako tenperaturan erreakzionatzen dute. Goldschmidten prozesua oso metal garbiak lortzeko erabiltzen da (kromoa, nikela, banadioa, manganesoa eta uranioa), metal horiexen oxidoetatik abiatuta; eta baita metalezko pieza handiak (errailak, labeak) soldatzeko behar den burdina urtua lortzeko ere, burdina-oxidotik abiatuta.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]