Robert Wilhelm Bunsen
| Zientzialaria | ||
|---|---|---|
| Arloa | Kimika | |
| Jaio | 1811ko Martxoaren 31an | |
| Göttingen (Alemania) | ||
| Hil | 1899ko Abuztuaren 16an | |
| Heidelberg (Alemania) | ||
| Lan-erakundeak | Heidelbergeko unibertsitatea | |
| Marburgeko unibertsitatea
Kasseleko Eskola politeknikoa |
||
| Ikasleak | Adolf von Baeyer | |
| Fritz Haber, Philipp Lenard, Adolph Wilhelm Hermann Kolbe, Viktor Meyer,
Friedrich Konrad Beilstein, John Tyndall, Edward Frankland,Thomas Edward Thorpe |
||
| Lanak | Analisi espektrokimikoa | |
| Elementu berriak: Zesioa, rubidioa
Bunsen erregailua |
||
Robert Wilhelm Bunsen (1811 - 1899) kimikari alemaniarra zen. Famatua egin zen bere izena daraman txiskeroa hobetzeagatik, aurretik Michael Faradayk asmaturikoan oinarrituta. Berotutako elementuen espektroskopian lan egin zuen eta zesio eta rubidioa aurkitu zituen bere espektroskopioarekin.
Ikerketa egiten ari zela heriotzetik gertu egon zen artsenikoak jota eta leherketa baten ondorioz beira batek begi bat eraman zion.
Bunseni esker ere Groveren baterian erabiltzen zen platinozko elektrodoa merkeagoa zen karbonozko beste bategatik aldatu zen. Azido nitrikoa erabilita kromo, magnesio, aluminio, manganeso, sodio, bario, kaltzio eta litioa bereizteko elektrolisia erabili zuen.
1860an Copley Domina eman zioten.