Hattula

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hattula

Hattulako armarria
Berezko izena Hattulan kunta
Herrialdea Flag of Finland.svg - Finlandia
Eskualdea Hegoaldeko Finlandia
Lurraldea Kanta-Häme
Alkatea Martti Pura
Location of Hattula in Finland.png
Azalera 454,76 km²
Biztanleria 9 461
Dentsitatea 20,5 bizt/km²
Sorrera 1868
Web gune ofiziala (Ingelesez)
Gurutze Santuaren eliza.

Hattula Finlandiako Kanta-Hame lurraldeko udalerria da. Herria ez da 10.000 biztanlera iristen, eta bertako jendea nekazaria eta sozial-demokrata sutsuak izateagatik ezagunak dira, nahiz eta azkenengo bozketetan gutxigatik irabazi zuten.

Eduki-taula

Zer ikusi [aldatu]

Herria ez da ezaguna turismoagatik, baina hainbat interes-gune daude bertan. Hattulako ardoa ezaguna da iparraldean, eta hainbat eskurtsio antolatzen dira bertako ardoa dastatzeko Finlandia osoan.

Gurutze Santuaren Eliza [aldatu]

Erdi Aroko eliza garrantzitsua. XV. mendetik irauten duen Finlandia osoko eliza bakanetakoa. XVI. mendehasieran eginiko margolanak ondo konbertsuak daude eta Bibliako 180 istorio errepresentatzen dituzte. Zurezko 40 eskultura ere elizan daude, zaharrenak XIV. mende hasierakoak.

Museo Militarra [aldatu]

Finlandiako museo militar bakarra da. 1939. urtean, II. Mundu Gerran erabiliko tankeak erakusten dira bertan, sobietarrek guda irabazi ondoren itzuli zizkienak eta 1961. urterarte erabiliak izan zirenak.

Kolekzioak 50 tanke ditu eta beste hainbat ibilgailu, hala nola T-34 errusiarrak eta "Sturmgeschütz III Ausführung G" alemaniarrak. Noiz behinka exibizioak eskaintzen dira, batez ere Laponiako Gerra oroitarazten dutenak.

Inkala Jauregia [aldatu]

Nekazal-lurraldeko jauregia. Alajärvi lakuaren oinetan eraikia 1810. urtean. Sauna bat dago bertan eta egun batzuk gelditzeko aproposa da.