Hayao Miyazaki
Hayao Miyazaki 2008an |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Hayao Miyazaki | |
| Jaio | 1941ko urtarrilaren 5 | |
Hayao Miyazaki (Tokio, Japonia 1941ko urtarrilaren 5) Manga marrazki bizidun zuzendari, sustatzaile, gidoigile, marrazkigile eta komikigile japoniarra da. Mononoke Hime (Mononoke Printzesa) filmarekin hasi zen mundu guztian ospetsu egiten. Chihiroren Bidaia filmak 2002ko Berlinaleko Urrezko Artza lortu zuen eta Hauru no ugoku shiro (Gaztelu Ibiltaria) filmak berriz 2005 Oscar Sarietarako izendatua izan zen. Beste film ezagun batzuk: Tonari no Totoro (Nire auzokoa Totoro) Gake no ue no Ponyo (Ponyo Amildegian).
Lana [aldatu]
Bere lanaren zati handiena haurrei bideratua izan denez Disney japoniarra deitu izan zaio. Bere lanek natura eta gizakiaren arteko erlazioa, erantzukizuna, indibidualismoa eta gerraren kontrako mezuak izaten dituzte.
Bere lan ugariren ezaugarri amankomunak:
- Protagonista nagusia neskatxa bat izaten da (Mononoke, Ponyo, Kiky, Chihiro etab.)
- Protagonistak gurasoak galdu edo uzten ditu.
- Protagonistak izen ezkutu bat izaten du.
- Sorgin gaizto naiz onak ageri izaten dira.
- Gertaerak askotan Industria Iraultza garaian gertatzen dira.
- Dekoratuetan natura, antzinako Japonia eta europar itxurako hiriak agertu ohi dira.
- Natura eta gizakiaren arteko erlazioa agertzen du.