Hegazkin (musika taldea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hegazkin
Datuak
JatorriaBergara, Gipuzkoa
Musika motaPop elektronikoa
synth-pop
trip-hop
Erlazionatutako artistakEyharts, Txost!, Isuo eta Kezman, MKT...
Produkzioa
Diskoetxea(k)Mukuru
Taldekideak
Iosu Isaias Villanueva Castro "Isuo"
Alayn Carazo Iturriaga
Informazio gehigarria
http://mukuru.eus/hegazkin/

Hegazkin Bergara (Gipuzkoa) eta Zumarraga (Gipuzkoa) artean 2021ean sortutako pop elektroniko duo musikala da[1]. Taldea osatzen dute Alayn Carazo Iturriaga eta Iosu Isaias Villanueva Castro "Isuo" musikariek. Aurrez beste hainbat taldetan aritutakoak dira partaideak: Eyharts[2], Txost!, MKT, eta abar.

Sintetizadoreak, gitarra elektrikoak eta ahotsa erabiliz sortzen dute musika. Pop elektroniko, synth-pop eta trip-hop estiloak lantzen dituzte.

2021eko maiatzean eman zuten euren lehen kontzertua Zarauzko (Gipuzkoa) Putzuzulo amets fabrikan[3]. Estreinako biraren baitan Bergarako (Gipuzkoa) Seminarixoan[4] eta Zumarragako (Gipuzkoa) Zelai-Arizti[5] aretoetan ere izan

ziren.

Mukuru[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegazkin taldea Mukuru kolektiboaren parte da. Proiektuko kide dira Paxkal Irigoyen, Txost!, Hatxe, Muskulo, Klak!son, Isuo eta Kezman, Birkit eta abar. Elkar laguntzeko, solasteko eta musika modu komunitarioan bizitzeko sortu zuten proiektua. [6] Haize Beltzak zigiluaren 12. erreferentzia da MKR012[7].

Haize beltzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haize beltzak Hegazkin taldearen lehen diskoa da. Sei kantuz osatutako pieza da eta Shot! estudioetan, Arrasaten (Gipuzkoa), grabatu zen 2021ean, Ander Barriuso Muñoa teknikari zela. Diskoaren diseinua Aritz Ormazabalena da eta Gvridi artistak egin zituen kantuen bideoklipak.

Haize Beltzak diskoaren azala
1. Begietan 5:38
2. Izar euritsua 5:29
3. Hondartza 5:29
4. Lehergailua 5:57
5. Isilpean nabil orain 4:23
6. Trantzea amaitzean 6:34

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Hegazkin: Haize beltzak elektronikan» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-05-31 (Noiz kontsultatua: 2021-06-13).
  2. HAUS OF BEATS 259 | Txapa Irratia 97.20 FM. (Noiz kontsultatua: 2021-06-13).
  3. «Ostiralean 19:30ean hasiko dira Hegazkin eta IbonRG-Enrike Hurtadoren kontzertuak - Zarautz» Zarauzkohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-13).
  4. «Hegazkin taldeak 'Haize beltzak' diskoa aurkeztuko du gaur, eguena - Bergara» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-13).
  5. «Musika elektroniko taldea sortu dute Iosu Isaiasek eta Alayn Carazok» Otamotz 2021-05-28 (Noiz kontsultatua: 2021-06-13).
  6. «Albisteak» Mukuru (Noiz kontsultatua: 2021-06-13).
  7. «Diska berria: Hegazkin- Haize beltzak (MKR012)» Mukuru (Noiz kontsultatua: 2021-06-13).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]