Hekuba

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hekuba, greziar mitologian, Priamo, Troiako erregea eta Iliadako pertsonaiaren bigarren emaztea da. Frigiako errege zen Dimasen alaba da lan honen arabera, Sangarios eta Evagora ninfaren alabatzat ere hartu den arren.

Hekubak, Priamorekin, seme-alaba ugari izan zituen, iturrien arabera, Apolodoro Atenaskoak aipatzen dituen 14tatik, Euripidesek aipatutako 50 arte, tradizio hedatuenak aipatzen dituen 19etatik pasatuz. Bere seme-alabarik ezagunenen artean, Hektor, Kasandra, Paris, Heleno, Polixena eta Troilo zeuden.

Mendekua Polidorogatik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hekubak, bere seme txikia zen Polidoro, Traziara bidali zuen, gertatzeko zorian zegoen gerratik ihes egin zezan. Gerran zehar, Polidoro, hango erregeak zaindu zuen.

Troiako Gerra amaitu ondoren, greziarrek, Hekuba, euren esklabu bihurtu zuten, banaketan, Odiseori suertatu zitzaiolarik. Beste esklabu batzuekin ontziratua, Traziara iritsi zen, non Polimestor erregeak, Polidoro hil zuela jakin zuen, honek eramandako ondasunen jabe egiteko. Hekuba, begiak ateraz eta erregea bera, honen bi seme-alabekin batera hilez mendekatu zen.

Metamorfosia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere heriotzari buruz, hiru bertsio daude: lehena, desesperazioagatik bere buruaz beste egin zuela; bigarrena, greziarrek hil zutela, eta, hirugarrena, jainkoek, zakur eme bihurtu zutela, bere semeen heriotzagatik egindako axanpen ondorioz.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hekuba Aldatu lotura Wikidatan