Priamo
Wikipedia(e)tik
Priamo eta Hektor, Juan Adánen eskultura (XVIII. m., R.A.B.A.S.F., Madrid).
Priamo[1] (grezieraz: Πρίαμος, Priamos) greziar mitologiako pertsonaia da, Troiako azken erregea eta Laomedonteren seme eta ondorengoa. Troia berriro eraiki zuen eta frigiarrekin bat eginik, amazonen aurka borrokatu zen. Elezaharrak dioenez, 50 seme eta alaba asko izan zituen, hemeretzi bigarren emazte Hekubarekin (Hektor, Paris, Heleno, Deifobo, Kasandra, Kreus eta Polixena, haien artean). Pirrosek hil zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.