Helmut Newton
Helmut Newton(Berlin, Alemania, 1920ko urriaren 31 - 2004ko urtarrilaren 23a) argazkilaria izan zen. Moda munduko argazkilaritza eta antzerkiko ikasketak egin zituen. Australian, Singapurren eta Parisen bizi izan zen. Modako aldizkari eta bezeroentzat lan egiten zuen, jende ospetsuen argazkiak egiten. Bere lana erakusketa eta argitalpen askotan izan da ikusgai: Jardin des Modes, Nova, Queen, Stern, Marie Claire, Elle, Playboy, Vogue eta Vanity Fair aldizkarietarako argazkiak egin zituen.
1970eko hamarkadan, Vogue aldizkariaren Frantziako eta Italiako edizioetarako moda marrazki oso berritzaileak egin zituen, ukitu erotikoekin. Erich Salomon prentsa argazkilari alemanak eta Brassai argazkilari frantsesak eragin handia izan zuten Newtonen lanetan.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.