Rennes
|
Rennes |
|||
|---|---|---|---|
| Bretainia | |||
|
|
|||
| Izen ofiziala | Rennes | ||
| Estatua Eskualdea Departamendua Barrutia |
Bretainia Ille-et-Vilaine (35) Rennes (burua) |
||
| Alkatea | Daniel Delaveau (2008-2014) |
||
| Herritarra | rennestar | ||
| Koordenatuak | 48°06′53″N 1°40′46″W / 48.11472°N 1.67944°WKoordenatuak: 48°06′53″N 1°40′46″W / 48.11472°N 1.67944°W | ||
| Eremua | 50,39 km2 | ||
| Posta kodea | 35000 |
||
| Biztanleria | 207.922 bizt. (2007) | ||
| Dentsitatea | 4.126,26 bizt./km² | ||
| Sorrera | Condate herri zelta Civitas Riedonum erromatar hiria |
||
| Aglomerazioa | Rennes Métropole | ||
| INSEE kodea | 35238 | ||
| http://www.ville-rennes.fr/ | |||
Rennes (galoz Resnn, bretainieraz Roazhon) Bretainiako barnealdean dagoen hiria da, bertako ekialdean.
Bretainiako eskualdearen hiriburua eta Ille-et-Vilaineko eskualdearen prefektura da.
207.922 biztanle zituen 2007an. Frantsesa hizkuntza nagusia bada ere, esan dezakegu nolabait hiri hirueleduna dela.
Eduki-taula |
Klima [aldatu]
| Datu klimatikoak (Rennes) | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hilabetea | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.1 | 9.4 | 12.3 | 14.7 | 18.4 | 21.5 | 23.8 | 23.6 | 21.1 | 16.7 | 11.7 | 9 | 15.9 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 2.2 | 2.5 | 4 | 5.4 | 8.5 | 11.2 | 13.1 | 13.1 | 11.2 | 8.3 | 4.9 | 3.2 | 7.3 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 61.3 | 52.3 | 49.3 | 45.1 | 58.1 | 46.4 | 42.6 | 47.3 | 56.6 | 63.8 | 68.4 | 69.1 | 660.3 |
| Iturria: Météo France | |||||||||||||
Historia [aldatu]
Hiri zelta zen Rennes (Redones). Erromatarren garaian Armorikako penintsulako komunikabide-gune nagusi bihurtu zen eta Erdi Aroan zehar, Nantes hiriarekin lehian izan zen Britainiako dukeen hiriburu izateko. Lehiak aurrera egin zuen 1551. urtean Britainiako legebiltzarra osatzea erabaki zenean eta azkenik, hamar urte geroago Rennesen finkatu zuten legebiltzarraren egoitza. Kalte handiak jasan zituen hiriak Bigarren Mundu Gerra garaian.
Auzoak [aldatu]
Rennes 12 auzotan banaturik dago:
- Le Centre
- Thabor/Saint Hélier
- Bourg l'Évêque-Moulin du Comte
- Saint-Martin
- Maurepas-Patton-Bellangerais
- Jeanne d’Arc-Longs-Champs-Beaulieu
- Francisco Ferrer-Landry-Poterie
- Sud Gare
- Cleunay-Arsenal-Redon
- Villejean-Beauregard
- Le Blosne
- Bréquigny
Ekonomia [aldatu]
Industria (burdinbide gaiak, automobilgintza, nekazaritza jarduerarako makineria, kimika industria, janari industria, tresneria elektrikoa, zurgintza, larrugintza, petrolio findegiak) da ekonomia jarduera nagusia. Administrazio-gune garrantzitsua da eta bertatik bideratzen da, neurri handi batean, Bretainiako mendebalerako merkataritza jarduera.
Kultura [aldatu]
Frantsesa hizkuntza nagusia bada ere, esan dezakegu nolabait hiri hirueleduna dela, Bretainia-Garaiako beste leku batzuetan bezala galo bertako hizkuntza tradizionala izanda eta bretainiera herrialde osoko beste mintzaira izanik. Bertaèyn Galeizz erakundeak hiri honetan du egoitza nagusia 1976tik, galozko kulturaren aldekoa dena. Bestela, hiriak 2008an "Ya d'ar brezhoneg" ("Bai bretainierari") kanpainarekin bat egin zuen.
Arteari dagokionez, 1720. urteko sutearen ondorioz, oso hondatuak geratu ziren Rennesko eraikuntza zaharrak. Jacques Ange Gabriel frantses arkitektoaren planoei jarraituz eraiki zituzten berriro monumentu aipagarrienak: Saint Pierre katedrala (XVIII-XIX. m.; aurrealde klasikoa), Saint Sauveur basilika (XVIII. m.), Notre-Dame edo Saint Melaine eliza (XIV. m.), XVII. mendean berritutako Saint Georges apaizetxe zaharra, XV-XVI. mendeetako Saint-Germain eliza gotiko berritua, XVII. mendeko Bretainiako legebiltzarraren egoitza, Luis XV.aren estiloko udaletxea.
Hezkuntza [aldatu]
Rennesko Unibertsitatea 1970ean sortu zuten, eta gaur egun bi zatitan bananduta dago: Hiriko ekialdean "Rennes 1" (Campus de Beaulieu) zientzia arloko ikasketekin eta mendebaldean "Rennes 2" (Campus de Villejean) letretakoekin orokorrean. 2006an Rennes en Frantziako zortzigarren hiria ikasle kopuruari dagokionez.
Kirolak [aldatu]
Stade Rennais FC hiriko futbol talde nagusia da, Ligue 1ean jokatzen duena eta gainera Frantziako Kopa birritan irabazi duena (1965ean eta 1971an). Lehenengo Mailan 2009ko ekaina arte kontuan hartuta 54 denboraldi jokatu du, eta Bigarren Mailan 19.
Gizonezkoen boleibol taldea (Rennes Volley 35) eta emakumezkoen errugbiarena (Stade rennais rugby) ere aipatzekoak dira, goien mailakoak izanda.
Halaber, Rennes Ar Gwazi Gouez futbol gaelikoaren taldea da, Bretainiako txapelduna izan dena 2004 eta 2007an eta Euroligako txapelduna 2007an.
Garraiobideak [aldatu]
Rennesko metroa 2002an zabaldu zuten linea batekin, eta 2018rako beste bi linea egitea aurreikusi dute.
Demografia [aldatu]
| 1793 | 1800 | 1806 | 1831 | 1881 | 1931 | 1946 | 1962 | 1975 | 1982 | 1999 | 2006 | 2008 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 30.160 | 25.904 | 29.225 | 27.340 | 60.974 | 88.659 | 113.781 | 151.948 | 198.305 | 194.656 | 206.229 | 209.613 | 206.655 |
Rennestar ezagunak [aldatu]
Alkateak [aldatu]
- Yves Milon (RPF): 1944-1953.
- Henri Fréville (MRP): 1953-1977.
- Edmond Hervé (PS): 1977-2008.
- Daniel Delaveau (PS): 2008-.
Bestelakoak [aldatu]
- Pêr Denez (1921-2011), idazlea.
- Nina Bouraoui (1967), idazlea.
- Edwige Lawson (1979), saskibaloi jokalaria.
Herri eta hiri senidetuak [aldatu]
(Hiri senidetuak Rennesko ubide nagusiaren zubian idatzita daude)
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ 2006–2009 City of Brno, Brno – Partnerská města, http://www.brno.cz/index.php?nav02=1985&nav01=34&nav03=1010&nav04=1016&nav05=1249&nav06=1272
- ↑ 1998–2008 Urząd Miasta Poznania, Poznań Official Website – Twin Towns, http://www.poznan.pl/mim/public/publikacje/pages.html?co=list&id=19&ch=20&instance=1017&lang=pl
Kanpo loturak [aldatu]
- Hiriaren webgune ofiziala (Frantsesez)