Henry Fielding
Henry Fielding Ingalaterrako eleberrigile, kazetari, dramagile eta poeta (Sharpham Park, 1707 - Lisboa, 1754). Etonen egin zituen lehen ikasketak eta lege-ikasketak Leydenen, Londresen bizitzen jarri aurretik. Han hamabi bat komedia idatzi zuen, beste batzuen artean, Tom Thumb (1729). Haymarket-eko Little Theatreko zuzendari zen Walpolen kontrako satirak aurkeztu zituen; horren ondorioz, 1737ko Licensing Act (zentsura) ezarri zioten. Ordainetan, eleberri satiriko bat idatzi zuen Walpoleren kontra, The History of Mr. Jonathan Wild the Great. Mingostasun bera erakutsi zuen A Journey from this World to the Next obran (Mundu honetatik besterako bidaia). Kazetaritzan, gobernuaren politikari eutsi zion. Richardsonen sentiberatasuna Joseph Andrews (1742) obran barregarri utzi zuen. Baina berak ere Tom Jones (1749) eleberriaren hamabi liburuetan sentimenduen mundu xamurra azaldu zuen. Walter Scottek eleberri ingelesaren aita dela aitortu zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
