Henry Morgan
Sir Henry Morgan XVIII. mendeko irudi batean. | ||
Datu pertsonalak | ||
---|---|---|
Izen osoa | Harri Morgan | |
Jaio | c. 1635 | |
Llanrumney edo Llanrhymny, Monmouthshire (gaur egun Cardiff barnean) (Gales) | ||
Hil | 1688ko abuztuaren 25a | |
Lawrencefield (Jamaika) |
Henry Morgan (galesez: Harri Morgan; c. 1635-1688ko abuztuaren 25a) Britainiar Itsas Gudarosteko ofiziala eta kortsario galestar bat izan zen, bereziki Karibe itsasoan burututako bere jarduerek ospe handia eman ziotelarik. Galesko kortsario ezagun eta arrakastatsuena izan zen, baita Espainiar Inperioaren eskualde hartako kostaldetan jarduten zuen itsaslapur edo pirata arriskutsuena ere.
1671n Panama konkistatu zuen, itsas armada indartsu baten buru. Konkista horrekin Espainiarekin sinatua zuen bake hitzarmena apurtu zen, eta atxilotu egin zuten. Karlos II.ak barkamena eman zion, eta Jamaikako gobernariorde izendatu zuen (1674-83).[1]
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henry Morgan |