Kortsario
Kortsarioa gobernu baten baimena duen itsas-lapur edo pirata da. XVI. eta XIX. mendeen artean Europako herrialde askok "erreplesalia gutunak" (kortso agiriak) banatu zizkieten beren kapitainei, zeinetan herrialde etsaien merkatari ontziei eraso egiteko eta bertako zama lapurtzeko oniritzia ulertzen zen.
Mediterraneo itsasoan itsasgizon berbereak nabarmendu ziren egiteko horretan eta ingelesak eta holandarrak Atlantikoan. Frantziako eta Espainiako koroek, adibidez, korso agiri ugari eman zuten Ipar eta Hego Euskal Herriko itsasontzien artean. Ipar Euskal Herriko kortsarioak izan ziren, euskaldunen arteko ospetsuenak XVII. mendearen bukaeratik XIX. mendearen hasiera arte (Hendaia, Ziburu, Donibane Lohizune eta Baionako portuetako ontziak).
Eduki-taula |
Etimologia [aldatu]
Kortsario hitza italierazko corsaro hitzetik dator, eta hau latinezko cursus hitzetik[1]
Kortsario europarrak [aldatu]
Frantziak lehendabizi, baina gero Espainiak, Ingalaterrak eta herrialde europar askok kortsariotza bultzatu zuten XIV. mendetik XIX. mendera arte. Ameriketara ere bidali zituzten kortsario asko, batik bat Karibera.
Kortsario berbereak [aldatu]
Herrialde berbereak kristauen aurkako kortsarioen gotorlekua izan ziren Errege-erregina Katolikoek moriskoak bidali zituztenetik. Mendekuaz gain, hala nolako baimen erlijiosoa zuten kortsoan aritzeko, 1786, Thomas Jeffersoni eta John Adamsi, Sidi Haji Abdul Rahman Adja, Tripoliko enbaxadoreak Ingalaterran emandako erantzunaren arabera:
- gure eskubideak eta eginbeharra profetaren menpe bizi ez diren nazioei inon erasotzea da, eta gatibuak hartzea
Kortsario berbereen lehen negozioa gatibuak hartzea zen, bai itsasoan bai eta kostaldeko herriei oldartuz. Espainiako eta Italiako hegoaldeko kostak hustu ziren hauen eraginez. Mamelukoen eta Otomandar Inperioren babesarekin kortsario berbereak Mediterraneoko zartaila izan ziren 1830an Frantziak Aljer konkistatu zuen arte.
Kortsario ospetsuak [aldatu]
- Sir Francis Drake, Ingalaterraren baimenarekin.
- Bizargorri anaiak, Otomandar Inperioren babesarekin.
Euskal kortsarioak [aldatu]
Gurean ere horrelako bizimodua hautatu dutenak izan dira:
- Antton Garai, Espainiaren baimenarekin
- Pedro Larraondo, Espainiaren baimenarekin
- Etienne Pellot, Frantziaren baimenarekin
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) Lapurdiko kortsarioak, urrea eta odola Ikasbil.net