Emakunde

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Euskal Autonomia Erkidegoa
Escudo del Pais Vasco.svg
Gobernua
Egoitzak
Botere betearazlea
Botere legegilea
Botere judiziala
Ordezkaritzak
Erakundeak
Aldizkariak
Webgunea
Artikulu hau genero-berdintasunaren aldeko erakunde ofizialari buruzkoa da; inauterien aurreko jaiak gaitzat duena beste hau da: Gizakunde, Emakunde eta Orakunde

Emakunde-Emakumearen Euskal Institutua Euskal Autonomia Erkidegoko politika, ekonomia, kultura eta gizarte-bizitzako alor guztietan gizonezkoen eta emakumezkoen arteko benetako eta egiazko berdintasuna lortzea helburu duen erakunde ofiziala da.

1981ean, Institutua sortu zenean, helburu bezala ezarri zituen sexuen arteko berdintasuna errazteko bideei bultza egitea, hori bete-betean lortzeko eragozpen izan daitezkeen izatezko eta lege aldeko oztopo guztiak desagertaraztea, eta bereizkeria mota guztiak ezabatzea. Gure helburu eta erronkak duela hogeita bat urte Emakunderen sortze legeak jasotakoak dira, baina aro berri batera eta lortutako aurrera pausoei egokituak. Gure lehentasunetako bat Berdintasunaren Legearen betetzearen ardura da, izan ere, 2005ean Legea onartu zenean sekulako pausoa eman baitzen berdintasunaren alde. Eta dugun beste helburu bat Emakunde hurbileko erakunde izatea da, gizartea eraldatzeko helburua duen proiektu feministaren eta berdintasunaren alde lan egiten duten guztien helburuekin bat egiten duena.

Eduki-taula

Berdintasuna politika publikoetan [aldatu]

Emakumearen Euskal Erakundea (Emakunde) sortzeko otsailaren 5eko 2/1998 Legearen 4. artikuluaren arabera, Emakundek memoria bat prestatu behar du EAEko botere publikoek emakumeen eta gizonen berdintasunerako gaietan egindako plangintzaren inguruko jarduerei buruz. EAEko Emakumeen eta gizonen berdintasunerako V. Planean, ebaluaketari dagokion atalean, betetze mailaren ebaluazioa izenpean, betebehar hau jasotzen da. Informazioa biltzeko sistema berri bat sortu dugu, erakunde ezberdinetako egoerari buruzko informazioa eguneratzeko eta gauzatutako ekintzen segimendua erraz eta arin egin ahal izateko.

Berdintasuna erakundeetan [aldatu]

Enplegura berdintasun egoeran iristea eta laneko baldintzak berdintasunez egitea elementu estrategikoak dira emakumeek autonomia eta independentzia handiagoak lor ditzaten eta, horrela, berdintasunaren aldeko beste aldaketa batzuk eragin ditzaten. Horretarako, baina, beharrezkoa da antolakundeetan egon daitezkeen balizko desberdintasunak aurkitzea eta horiek ezabatzeko neurriak hartzea.

Gizonduz ekimena [aldatu]

Gizonduz Eusko Jaurlaritzaren ekimen bat da, Emakundek bultzatua, gizonen eta emakumeen berdintasunaren alde gizonen kontzientziazioa eta parte-hartzea sustatzeko asmoa duena. 2007ko azaroan abiatu zen.[1]

Gizonduz ekimena egitearen arrazoiak hauek dira, Eusko Jaurlaritzaren arabera:[2]

  • Gizonen eta emakumeen artean aukera desberdintasunak izaten jarraitzen dugulako.
  • Gizonen partaidetza etxeko lanetan eta berdintasunaren aldeko ekintzetan urria delako.
  • Berdintasuna ez delako posible gizonen parte-hartzerik gabe.
  • Berdintasunaren lorpena pertsona guztiei eragiten dielako eta guztioi on egin ahal dielako.
  • Gizakien garapenerako, gizarterako eta herrien ekonomiarako berdintasuna behar estrategiko bat delako.
  • Aldeko baldintzak daudelako.

Erreferentziak [aldatu]

  1. «Zer da Gizonduz?», Eusko Jaurlaritza.
  2. «Zergatik jarri dugu abian Gizonduz?», Eusko Jaurlaritza.

Kanpo loturak [aldatu]