Hilerri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ainhoako hilerria.

Hilerria gorpuak uzten diren tokia da. Tokiko kulturaren arabera, gorpuak hilkutxa edo sarkofagoetan sar daitezke, edo baita oihaletan bildu bakarrik, lur azpian lurperatuta edo horma hilobietan, mausoleoetan edo beste hilobi batzuetan uzteko.

Orokorrean, hilerriak komunitarioak izaten dira, hau da, bertan, komunitateko kideen hilobiak daude, baina hilobi kolektiboak izatera heldu gabe, hildako bakoitzak bere toki propioa baitu, nahiz eta, familiak hala erabakitzen badu, toki berean hainbat senide ere lurpera daitezkeen.

Hilerri gehienak, giza gorpuentzat izaten dira, nahiz eta antzinatetik animalia batzuentzako nekropoliak ere existitzen ziren arren, Saqqarako Serapeuma bezala, Egipton. Egun, animalientzako hilerriak ere existitzen dira, hildako maskotak lurperatzeko.

Hilerri ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]