Ainhoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Lapurdiko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Ainhoa (argipena).

Ainhoa

 Lapurdi
Ainhoako ikuspegia.
Ainhoako ikuspegia.

Ainhoako armarria

Izen ofiziala Ainhoa
Estatua
Eskualdea
Departamendua
Barrutia
Kantonamendua
Frantzia
Akitania
Pirinio Atlantikoak (64)
Baiona
Ezpeleta
Alkatea Henri Agerre (2008-2014)
Herritarra Ainhoar
Koordenatuak 43°18′26″N 1°29′51″W / 43.30722°N 1.4975°W / 43.30722; -1.4975Koordenatuak: 43°18′26″N 1°29′51″W / 43.30722°N 1.4975°W / 43.30722; -1.4975

Ainhoa kokapena lapurdi.jpg

Eremua 16,19 km2
Garaiera 52-649 m
Distantzia 27 km Baionara
Posta kodea 64250
INSEE kodea 64014
Biztanleria 648 bizt
Dentsitatea 40,02 bizt/km²
Sorrera XIII. mendea
www.ainhoa.fr http://www.ainhoa.fr/ainhoaeu/index.html www.ainhoa.fr

Ainhoa Lapurdiko barnealdean dagoen mugako udalerria da, Mendebaldeko Pirinio inguruan eta Lapurdi Garaian kokaturik dagoena.

Xareta elkartea osatzen du udalerriak, Sara, Urdazubi eta Zugarramurdi herriekin batera.

Bertzela, emakumezko izena ere bada gaur egun.

Eduki-taula

[aldatu] Toponimia

[aldatu] Historia

Ainhoako hilerria

[aldatu] XIII. mendea

Ainhoa, Urdazubiko priore-etxeak sortu zuen bikario gisa XIII. mendean. Ingalaterra eta Nafarroako erresumaren arteko guden ondoren, Ainhoa parrokiako lurrak, bi erresumen arteko lur banatugabeak bihurtu ziren.

[aldatu] XVII. mendea

Hogeita Hamar Urteko Gerraren (1618-1648) ondorioz Ainhoa suntsiturik geratu zen; dena dela,horren ondoren, berreraikia izan zen.

[aldatu] XVIII. mendea

1724. urtean, Donazaharre (1685), Mugerre eta Hiriburu (1696) herrietako erreboltei jarraiki, gatzaren gaineko zerga berrien aurka altxatu ziren ainhoarrak. Geroago, 1726. urtean, 50. zerga deituko zitzaionaren aurka Lapurdi osoan zabalduko ziren altxamenduen aitzindari gisa [1].

1790. urteko martxoaren 4ko legeak paisaia administratibo berria ekarri zuen Ipar Euskal Herrira: Kantonamenduak eta barrutiak sortzeaz gain, hainbat herritako izenak aldatu ziren, Frantziar Iraultzaren izpiritua hobeki adierazteko, omen. Ainhoak, Mendiarte izena hartu zuen.

[aldatu] Geografia

[aldatu] Etxeak eta Auzoak

  • Agerrea[2]
  • Akatenea[2]
  • Arbonako Borda[2]
  • Armaia[2]
  • Armaia Etxeberria[2]
  • Arotxen Borda[2]
  • Barnetxeko Borda[2]
  • Arantzeko kapera[2]
  • Gorospilgo lepoa[2]
  • Dantxaria[2]
  • Dolhareko Borda[2]
  • Ezponda[2]
  • Ezpondako Borda[2]
  • Fulianborda[2]
  • Gaskoinen Borda[2]
  • Haizagerri[2]
  • Haltien Borda[2]
  • Hariztoien Borda[2]
  • Harotxaren Borda[2]
  • Janmarien Borda[2]
  • Ordokiko Borda[2]
  • Ordosgoitiko Borda[2]
  • Patzikoen Borda[2]
  • Peorteiko Borda[2]
  • Perlaen Borda[2]
  • Tanburin Borda[2]
  • Ukutea[2]
  • Urrutieneko Errota[2]
  • Xara Handia[2]
  • Xarak[2]

[aldatu] Ingurune naturala

Urdazuri ibaia udalerritik igarotzen da, bere zenbait ibaiadarrekin batera: Larreko erreka (eta bertara isurtzen diren Haitzaberriko erreka, Erdiko erreka eta Farendeiko erreka) eta Opalazioko erreka.

[aldatu] Udalerri mugakideak

[aldatu] Euskara

Sakontzeko, irakurri: Nafar-lapurtera

[aldatu] Banaketa administratiboa

[aldatu] Demografia

Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
719 587 679 723 780 832 853 938 761
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
754 840 808 802 840 871 804 765 729
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
707 684 685 642 658 615 607 658 615
1962 1968 1975 1982 1990 1999 2004 - -
653 579 543 544 539 599 651 - -

2004ko biztanleria INSEEk emandako behin-behineko datua da

[aldatu] Ekonomia

Ainhoako pilotalekua eta Jasokundeko Gure Amaren eliza.

Udalerriko ekonomiaren oinarria laborantza eta basogintza dira. Udalerriak dituen 1.619 hektareetatik, 500 basoak dira. Ezpeletako piperraren sor-markaren barruan dago kokaturik udalerria. Dena dela, turismoa gero eta garrantzia handiagoa hartzen ari da, Frantziako herri politenetariko bat (L'un des plus beaux villages de France) izendatu baitzuen "Les Plus Beaux Villages de France" elkarteak.

[aldatu] Eraikinak

[aldatu] Kultura

[aldatu] Azpiegiturak

[aldatu] Ainhoar ospetsuak

[aldatu] Erreferentziak

  1. Philippe Veyrin Les Basques Arthaud, 1975 - 179. orr.
  2. a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z aa ab ac ad ae af ag ah ai aj ak al am an Géoportail - Frantziako Institutu Geografiko Nazionala, Géoportail, http://www.geoportail.fr/. Noiz kontsultatua: 2011-10-16 

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Ainhoa
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak