Hiroshige
Utagawa Hiroshige, jaiotza-izenaz Andō Tokutarō (Edo, gaur egun Tokio, Japonia, 1797 - 1858), japoniar margolaria eta grabatzailea izan zen.
XIX. mendeko ikuspegi-margolaririk ezagunena.
Biografia [aldatu]
Zurezko xaflen gainekoak, Ukiyo-e estilokoak, ditu bere lanik nagusiak (8.000 lamina inguru). Marrazkiaren eta koloreen zehaztasuna dira haren ezaugarri nabarienak.
1870 inguruan Europan ere zabaltzen hasi zen Hiroshigeren obra, eta inpresionistek izan zuten haren eraginik.
Hauek dira Hiroshigek zurean egindako grabatu ezagunetarikoak: Tōkaidō Gojūsantsugi (1830-1834, Berrogeita hamahiru geraldi Tōkaidōko bidean), Meisho Edo hyakkei (1856-1859, Edoko ehun ikuspegi), Biwa aintzirako zortzi ikuspegi (1836 inguruan), Fuji Sanjū-Rokkei (1858, Fuji-Yama mendiko hogeita hamasei ikuspegi).
Japoniako grabatzaileen artean ere hoberenetarikotzat jotzen da. Beste hainbat sail ere baditu, animalia, hegazti eta arrainen irudiz moldatuak.
Irudi galeria [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.