Katsushika Hokusai
Wikipedia(e)tik
Ke Dragoia Fuji menditik ihes egiten
Katsushika Hokusai, Hokusai bezala ezaguna, (Tokio, 1760 - Tokio, 1849) margolari, marrazkilari eta grabatzaile japoniarra izan zen. 1814. urtean, Manga asmatu zuen. Ukiyo-e pintura estiloko maisua da. Bere obra hainbat izenez sinatu ondoren, 1797tik aurrera Hokusai izena erabili zuen soilik. Ospetsuak dira haren Fuji mendiko ehun ikuspegi (1834-1835) eta batez ere Mangwa deituriko albumak. Album horietan, trebezia handiz, herri bateko biztanle guztien bizimodu eta jarduerak umorez islatu zituen. Hiroshige-rekin batean, eragin handia izan zuen Europako margolaritzan; Degas, Van Gogh eta Toulouse-Lautrecengan, besteren artean.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.