Hiroshimako Bakearen Memorialaren parkea

Koordenatuak: 34°23′34″N 132°27′09″E / 34.392728°N 132.452374°E / 34.392728; 132.452374
Wikipedia, Entziklopedia askea
Hiroshimako Bakearen Memorialaren parkea
100 Best Urban Parks in Japan
100 Best Historical Parks in Japan
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Hiroshima
Izendaturiko hiria Hiroshima
Japoniako auzoaNaka-ku
Ur-masaKyū-Ōta River (en) Itzuli eta Motoyasu River (en) Itzuli
Koordenatuak34°23′34″N 132°27′09″E / 34.392728°N 132.452374°E / 34.392728; 132.452374
Map
Historia eta erabilera
Hiroshima Peace Memorial Ceremony
Ondarea
Webgune ofiziala

Hiroshimako Bakearen Memorialaren parkea (japonieraz: 広島平和記念公園 Hiroshima heiwa kinen kōen?) , Japoniako hiriburu den Hiroshima hiriko parkea da. Munduko lehen bonbardaketa atomikoa gogoratzeko eraiki zen, bai eta bonba nuklearren suntsipen indarra erakutsi eta munduaren bakea eskatzeko ere. Bertan dago UNESCOk 1996an Gizateriaren Ondare izendatu zuen Hiroshimako Bakearen Memoriala (Genbaku Dome).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aintzina hiriaren erdigunea zena 1945eko abuztuaren 6ko bonba atomikoak erabat suntsitu zuen eta bertan eraiki zen parkea. Hainbat monumentu daude bertan barreiaturik, baita Bakearen Memorialaren museoa ere, ikusteak benetan merezi duena.

Sinbolo nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Genbaku Dome[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiroshimako Bakearen Memoriala (Genbaku Dome) UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1996an. Aurrez 1915ean eraiki eta 1921ean ateak ireki zituenean Hiroshima prefeturako Merkatal Erakusketa Aretoa izena zuen eta Hiroshiman ekoizten ziren produktuak eta industria sustatzea zuen helburu. Bonba atomikoaren hipozentrutik 160 metro eskasera egon arren egiturak tinko iraun zuen eta 1966an bere horretan mantentzea erabaki zuten.

Haurren Bakearen Monumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bonbaketan hil ziren haurrei dedikaturiko monumentua da eta Sadako Sasaki neskatoaren historiari omen eginez paperezko kurriloa eskuetan duen haurra du gailurrean. Neskak jakin zuen 1000 kurrilo egiten bazituen jainkoek desio bat oparituko ziotela, baina lana bete aurretik hil zen. Ordutik haurrera mundu osoko haurrek paperezko kurriloak bidaltzen dituzte Hiroshimara eta monumentuaren oinean ezartzen dira.

Atseden etxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1929an eraiki zenean Taishoya kimono denda zen baina 1944ko gasolio eskasiarengatik gasolindegi bihurtu zen. 1945ean bonbak eztanda egin zuenean teilatua erori egin zen eta etxea erabat erre zen oinarria ezik. Bertan 47 urteko Eizo Nomura zegoen eta bizirik ateratzeaz gain 80 urtetik gorako adinarekin hil zen.

Hiroshimako Bakearen Memorialaren Museoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso museo interesgarria da, eta 50 yenetako sarrera dauka, 30 euro zentimo inguru, helburua baita Hiroshima bisitatzen duten guztiek 1945ean gertatutakoaren historia ikustea. Gerra aurreko Hiroshima azaltzen du, bonba jaurtitzeko aliatuek egin zuten plana eta azkenik ondrioak ere agertzen ditu.

Hiroshimako Nazioarteko Biltzar Aretoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiroshimako Bakearen Memorialaren Museoaren mendebaldean kokaturik dagoen eraikina da.

Gainontzeko monumentuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Memorialeko zenotafioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parkearen erdialdean dagoen monumentua da eta bonbak hildako guztien izenak ditu idatzita bertan. Hau izan zen eraiki zen lehenengotakoa, 1952ko abuztuaren 6an hain zuzen ere. Arkuak biktimentzako teilatua sinbolizatzen du.

Epitafioak zera dio: Atseden hartu bakean, ez dugu akatsa errepikatuko (安らかに眠って下さい 過ちは 繰返しませぬから). Tadayoshi Saika Unibertsitateko ingeles literatura irakasleak asmatu zuen.

Bakearen garra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1964ean piztu zenetik etengabe egon den sinboloa da eta munduko arma nuklear guztiak desagertzen direnean itzaliko da.

Bakearen kanpaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakearen hiru kanpai daude parkean. Famatuena Japoniar kanpai handi bat da eta Haurren Bakearen Monumentuaren ondoan dago. 1964ko irailaren 20an ezarri zen eta azalean munduaren mapa dauka. Masahiko Katorik diseinatu zuen eta "ezagutu ezazu zure burua" inskripzioa dauka grekeraz, japonieraz eta sanskritoz, izan ere Greziako gobernuaren oparia izan baitzen eta esaldia Sokrates filosofoarena da. Makilak jotzen duen puntuan atomoaren irudia dago.

Bonba atomikoaren memorialaren muinoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Identifikatu gabeko 70.000 biktimaren errautsak ditu barnean.

Biktima korearren zenotafioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiroshiman hil ziren edo eragin nuklearra jasan zuten 400.000 biktimetatik 45.000 inguru korearrak ziren.

Bakearen ateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005ean gehitu zen eta 10 ate hauetan "bakea" hitza 49 hizkuntzatan idatzita dago. Ateek infernuko 9 zirkuluak sinbolizatzen dituzte, 10.ak Hiroshiman bonbak eragin zuen infernua erakutsi nahi du. Ate bakoitzak 9 metrotako garaioera dauka eta 2'6 metrotako zabalera.

Beste batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]