Holtzarteko arroilak

Wikipedia(e)tik
(Holtzarteko arroilatik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Holtzarte
Holtzarte Footbridge.jpg

Holtzarteko zubi esekia, Olhadoko errekaren gainean

Garaiera 489 m
Koordenatuak 43°00′15.80″N 0°55′23.71″W / 43.0043889°N 0.9232528°W / 43.0043889; -0.9232528Koordenatuak: 43°00′15.80″N 0°55′23.71″W / 43.0043889°N 0.9232528°W / 43.0043889; -0.9232528
Mendilerroa Pirinioak
Ohiko bidea Logibarretik (Larraine)
Holtzarteko arroilak is located in Euskal Herria
Holtzarteko arroilak

Holtzarteko arroilak Larrainen (Zuberoa) kokaturiko bi haitzebaki estu dira, Olhado eta Olhadübia izena dituztenak, erosioaren bidez eratu dituzten erreken izen berdinak. Holtzarte, izatez, bi arroil horien arteko zatiari deritzo.

[aldatu] Geografia

Basabürüako paisaia, arroil sakonez osaturik dagoen paisaia karstikoa da, zeinetan Holtzarteko arroilak (100 eta 300 metro arteko altuerarekin), Kakuetakoarekin batera ikusgarrienak diren.

Orain dela 80 milioi urte eratu ziren Olhado eta Olhadibia erreken erosioaren ondorioz. 420 metrotako altueran, Olhado ibaia Olhadübi arroilarekin batzen da, azken hau Sardekagañatik datorren Olhadübi errekak eratua izan zena. Bi erreka (eta arroil) hauek batzen diren lekuan dago Holtzarteko zubi famatua (580 m-tako altueran). Berau, Lombardi Marcelloren Atharratzeko altzairu-fabrikako langile italiarrek eraiki zuten 1920an Holtzarteko basotik egurra atera ahal izateko. Zubi eseki ikusgarri honek, arroila gurutzatzen du, Olhadoko errekatik 140 metroko altuerara.

[aldatu] Sarbidea

Holtzartera heltzeko, Logibarretik (380 m.) hel daiteke RD-26 ibilbidea jarraituz, nahiko bide maldatsu batetik. 45 minutu inguru behar dira oinez Logibarretik zubira heltzeko.

[aldatu] Kanpo loturak

(Gaztelaniaz) Informazioa mendikat webgunean (Barazea mendirako igoerako bidean daude arroilak)

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak