Atharratze-Sorholüze
|
Atharratze-Sorholüze |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Tardets-Sorholus | |
| Estatua Eskualdea Departamendua Barrutia Kantonamendua |
Frantzia Akitania Pirinio Atlantikoak (64) Oloroe-Donamaria Atharratze-Sorholüze (burua) |
|
| Alkatea | Arnaud Villeneuve (2008-2014) |
|
| Herritarra | atharraztar, sorholüztar | |
| Koordenatuak | 43°7′N 0°51′W / 43.117°N 0.850°WKoordenatuak: 43°7′N 0°51′W / 43.117°N 0.850°W | |
| Eremua | 14,99 km2 | |
| Garaiera | 209 - 793 m | |
| Distantzia | ? km Maule-Lextarrera | |
| Posta kodea | 64470 |
|
| INSEE kodea | 64533 |
|
| Biztanleria | 613 bizt. (2006) | |
| Dentsitatea | 40,89 bizt./km² | |
| Sorrera | 1859 (Atharratze eta Sorholüze batu) | |
Atharratze-Sorholüze Zuberoako udalerri nagusietatik bosgarrena da, Maule, Sohüta, Barkoxe eta Bildoze-Onizpea udalerrien ondoren. Halaber, Basabürüko hiriburua da.
Udalerri mugakide hauek ditu: Barkoxe iparraldean, Aloze eta Iruri mendebaldean, Montori hego-ekialdean eta Liginaga-Astüe hegoaldean.
656 biztanle zituen 1999an. Probintziako beste udalerrien moduan, galera demografiko etengabekoa izan du azken mendean. Izan ere, 1896an, 1.100 lagun bizi ziren bertan.
Benito Lertxundi kantariak ezagunago egin zuen herria "Atharratzeko Jauregia" abestiagatik.
Eduki-taula |
Geografia[aldatu]
Hidrografia[aldatu]
Udalerria Oloroeko uhaitzaren ibaiadar batzuek zeharkatua da[1]:
- Joos erreka eta haren ibaiadarrak:
- Ibarra erreka
- Sustaris erreka
- Ühaitza eta haren ibaiadarrak:
- Batasse erreka
- Etxeberri erreka eta haren ibaiadarrak:
- Adacassé erreka
- Erretzu erreka
- Goienlepue erreka
- Jaga erreka
- Laritolle erreka eta haren ibaidarra:
- Lauzibar erreka
Udalerri mugakideak[aldatu]
- Barkoxe iparraldean
- Aloze eta Iruri mendebaldean
- Montori hego-ekialdean
- Liginaga-Astüe hegoaldean
Toponimia[aldatu]
"Atharratze" toponimoak[2] aldaera hauek izan zituen: Tardedz (1249, Oloroeko notarioa[3]), Tardetz (1385, Duchesne Bilduma CXIV Liburukia[4]), Tarzedz (1310, Baionako kartularioa[5]), Tardix (1692, Lextarreko Gortearen arautegia).
"Sorholüze" toponimoa[2] 1520ko Zuberoako ohituran[6] agertzen da. Agian euskarazko sorho edo "soro" hitzarekin lotura du.
Frantsesez eta okzitanieraz Tardets-Sorholus du izena.
Historia[aldatu]
1790, Atharratzeko Kantonamendua 10 herrik osatua izan zen: Hauze, Ligi-Atherei, Larraine, Liginaga-Astüe, Montori, Santa Grazi, Zalgize, Sorholüze, Atharratze eta Iruri[2].
1859ko apirilaren 17an, Atharratze eta Sorholüze herriak batu eta Atharratze-Sorholüze udalerria sortu zuten, Onizegaine antzinako herriaren zati batekin batera (beste zatiak Aloze-Ziboze-Onizegaine sortu zuen). Segidan eliza berria eraikitzeari ekin eta 1866an bukatu zuten. Antzinako eliza 1883an bota zuten.
1905eko irailaren 1ean Oloroe-Maule trenbidearen Landa-Atharratze tartea ireki zuten.
Alkateak[aldatu]
| Agintaldia | Alkatea | Alderdia | Lanbidea |
|---|---|---|---|
| 1995-2001 | Pierre Erbin | ||
| 2001-2008 | Pierre Erbin | ||
| 2008-2014 | Arnaud Villeneuve |
Ekonomia[aldatu]
Udalerriko ekonomia laborantzan dago oinarritua (abelazkuntza, belardiak). 2007an lan egiteko adina zuten pertsonak 330 ziren, horien artean 233 aktiboak ziren eta 97 inaktiboak ziren. 233 pertsona aktiboetatik 219 lanean zeuden (119 gizon eta 100 emakume) eta 14 langabezian zeuden (5 gizon eta 9 emakume). 97 pertsona inaktiboetatik 43 erretiraturik zeuden, 23 ikasten zeuden eta 31 "bestelako inaktibo" gisa sailkaturik zeuden.[7]
Diru sarrerak[aldatu]
2009an Tardets-Sorholus udalerrian 244 unitate fiskal zeuden, 467 pertsonek osaturik. Pertsona bakoitzeko diru-sarrera fiskalaren mediana 16.577€ zen. [8]
Ekonomia jarduerak[aldatu]
2007an zeuden 83 komertzioetatik, 1 erauzte enpresa zen, 2 janari enpresak ziren, 3 bestelako produktu industrialen fabrikazioko enpresak ziren, 7 eraikuntza enpresak ziren, 16 ibilgailuen saltze eta konpontze enpresak ziren, 3 garraio enpresak ziren, 8 ostalaritza eta jatetxe enpresak ziren, 8 finantziazio enpresak ziren, 6 higiezinen enpresak ziren, 5 zerbitzu enpresak ziren, 17 administrazio publikoko enpresak ziren eta 7 «beste zerbitzu jarduera batzuk» multzoan sailkatutako enpresak ziren.[9]
2009an zeuden norbanakoentzako 20 zerbitzu publikoetatik, 1 Ogasun Publikoaren administrazio bulegoa zen, 1 jendarmeria, 1 posta bulegoa, 3 banku bulegoak, 1 funeraria, 3 ibilgailuen konpontzeko eta nekazaritza tresnetako lantokiak, 2 margolariak, 1 zurgina, 1 iturgina, 3 ile apaindegiak, 2 albaitariak eta 1 apaindegia.[10]
2009an zeuden 12 establezimendu komertzialetatik, 3 120 m2 baino gutxiagoko dendak, 2 okindegiak, 2 harategiak, 1 liburu denda zen, 2 zapata-dendak eta 2 drogeria ziren.[11]
2000. urtean Tardets-Sorholus udalerrian 21 nekazaritza-ustiategi zeuden, 690 hektarea erabiltzen.[12]
Demografia[aldatu]
Biztanleriaren bilakaera[aldatu]
Jean de Jaurgainen "Journal de Pierris Casalivetery" egunkariaren arabera[13] Maule-Lextarreko notarioa zen Pierre Casaliveteryk zioen 1460 eta 1481 artean 7,5 su zeudela Atharratzen eta 1540 eta 1548 artean 47, hau da, 41 eta 258 biztanle hurrenez hurren.
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
2005eko biztanleria INSEEk eginiko behin-behineko zenbaketa da
Biztanleriaren banaketa[aldatu]
2007an udalerrian erroldatutako biztanleak 616 ziren. Familiak 258 ziren, horien artean 109 pertsona bakarrekoak ziren (35 bakarrik bizi ziren gizonak eta 74 bakarrik bizi ziren emakumeak), 90 seme-alabarik gabeko familiak ziren, 51 seme-alabak dituzten bikoteak ziren eta 8 seme-alabak dituzten guraso-bakarreko familiak ziren.
Biztanleriak, denborak, ondorengo grafikoan ageri den bilakaera izan du:[14]
Erroldatutako biztanleak 
Etxebizitza[aldatu]
2007an 363 etxebizitza zeuden, 262 familiaren etxebizitza nagusia ziren, 55 bigarren erresidentzia ziren eta 45 hutsik zeuden. 225 etxeak ziren eta 137 apartamentuak ziren. 262 etxebizitza nagusietatik 152 bere jabearen bizilekua ziren, 89 alokairuan okupaturik zeuden eta 22 doan lagata zeuden; 8 etxek gela bat zuten, 30 etxek bi zituzten, 51 etxek hiru zituzten, 57 etxek lau zituzten eta 116 etxek bost zituzten. 128 etxebizitzek parking plaza bat zuten azpialdean. 120 etxetan auto bat zegoen eta 87 bi edo gehiago zeuden[15]
Biztanleria-piramidea[aldatu]
2009an sexu eta adinaren araberako biztanleria-piramidea hau zen:
| Gizonak | Adinak | Emakumeak |
|---|---|---|
|
8
|
0
|
|
|
8
|
12
|
|
|
16
|
24
|
|
|
12
|
20
|
|
|
12
|
32
|
|
|
20
|
20
|
|
|
28
|
16
|
|
|
20
|
12
|
|
|
8
|
12
|
|
|
20
|
20
|
|
|
28
|
12
|
|
|
32
|
32
|
|
|
8
|
28
|
|
|
28
|
12
|
|
|
24
|
28
|
|
|
12
|
20
|
|
|
12
|
20
|
|
|
12
|
12
|
|
|
12
|
20
|
|
|
16
|
0
|
Kultura[aldatu]
Atharratze-Sorholüzeko jaiak abuztuaren 15aren inguruan izaten dira, pilota txapelketa, suzko zezena eta dantza tradizional zuberotarrak egoten dira bertan.
Ondasun nabarmenak[aldatu]
- Atharratzeko eliza (San Pedro)[17] XIX. mendearen bukaerakoa da.
- Maidalena ermita, 793 metroko altueran, izen bereko mendian eta Barkoxeko mugan.
Atharraztar-sorholüztar ospetsuak[aldatu]
- Agosti Xaho (1811-1858), idazlea.
- Emmanuel Intxauspe (1815-1902), idazlea.
- Albert Constantin (1873-1957) politikaria eta idazlea, luzaz bertan bizi izan zen.
Ekipamenduak[aldatu]
Osasuna[aldatu]
2009an iraupen erdiko (jarraipen eta errehabilitazio) tratamenduetarako ospitale 1, botika bat eta anbulantzia bat zegoen.
Kirolak[aldatu]
Atharratzetik 2007ko Frantziako Tourraren 16. etapa igaro zuen, uztailaren 25ean egina eta Orthezetik Aubisquera zihoana.
Hezkuntza[aldatu]
Atharratzek haur-eskola bat eta lizeo bat, Jaureguy[18] izenekoa, ditu.
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ Sandre Datu-basea
- ↑ a b c Paul Raymond: "Dictionnaire topographique Béarn-Pays Basque"
- ↑ Oloroeko notarioa - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ Duchesne Bilduma, 99 - 114. Liburukiak, Oihenarten paperak, - Bibliothèque nationale de France
- ↑ XIV. mendeko Baionako kartularioa edo "Livre d'Or" - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ "Coutume de Soule de 1520", 1760ean Pauen argitaratua
- ↑ Emploi et population active 1999 et 2007
- ↑ Revenus fiscaux des ménages en 2008
- ↑ Créations et stock d'établissements par commune en 2009
- ↑ Nombre d'équipements des services aux particuliers
- ↑ Nombre d'équipements et de services dans le domaine du commerce en 2009
- ↑ Exploitations agricoles
- ↑ Manex Goyhenetche: "Histoire générale du Pays basque" 3. Liburukia Elkarlanean, 2001, ISBN 2-913156-34-7, 24. orr.
- ↑ Population et logements par commune depuis le recensement de 1962 (1961 pour les Dom) à 1999
- ↑ Logement, 1968-2007]
- ↑ Population par sexe et âge quinquennal de 1968 à 1999, http://www.recensement-2007.insee.fr, http://www.insee.fr/fr/themes/detail.asp?reg_id=99&ref_id=pop-sexe-age-quinquennal. Noiz kontsultatua: 2010-07-13
- ↑ Mérimée datu basea
- ↑ Jaureguy
- Résumé statistique Datu estatistikoen laburpena de Tardets-Sorholus udalerrirako INSEEn.
- Évolution et structure de la population Datuen estatistikak de Tardets-Sorholus udalerrirako INSEEn.
- France par comune Frantziako udalerri guztien datu zehatzak mapa batean ikusgai.
Kanpo loturak[aldatu]
- (Gaztelaniaz) Atharratze Auñamendi entziklopedian
- (Euskaraz) Atharratze-Sorholüzeri buruzko artikulua ARGIA astekarian
- (Euskaraz) Joseba Aurkenerena: Maskarada Atharratzen [1]
|
|||||||
