Hondarrezko Basamortu Handia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
IBRA eskualdeak, Hondarrezko Basamortu Handia gorriz.

Hondarrezko Basamortu Handia Australiako ipar-mendebaldean dagoen 360.000 km² basamortua da. Mendebaldeko Australiako Mendebaldeko basamortuaren eskualdean kokatzen da, Pilbara eta Kimberley mendi harritsuen artean. Hego-ekialdean Gibson basamortua eta Mackay lakua, ekialdean Tanami basamortua eta hego-mendebaldean Dora lakua eta River Rudall Parke Nazionala ditu. Eskualdeak ia ez du biztanlerik.

[aldatu] Biztanleria

Nahiz eta kostaldean ardi-borda bakarti batzuk egon, eskualdeko jatorrizko eta benetako biztanleak aborigeak dira: mendebaldean Martuak eta ekialdean Pintupiak. Hizkuntzalaritza arloan, guztiek mendebaldeko basamortuaren hizkuntzaz aritzen dute. XX. mendean zehar, biztanle askok Iparraldeko Lurraldeko Papunya bezalako erreserbak erbesteratuak izan ziren. Hala ere, azken urteotan batzuk itzuli dira Punmu bezalako komunitateak eratzeko.

[aldatu] Ekonomia

Eskualdean zenbait mea daude: urre Telferren, kobre Niftyn eta uranio Kintyren.

Hondarrezko Basamortu Handia IBRA eskualdeetako bat da (Interim Biogeographic Regionalisation for Australia).

[aldatu] Historia

Basamortu zeharkatzeko lehendabiziko europarra Peter Warburton zen, 1873an.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak