Honoré Mirabeau

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mirabeauren erretratua.

Honoré Gabriel Riquetti, Mirabeauko kontea (1749ko martxoaren 3a - 1791ko apirilaren 2a), Frantziako Iraultzako politikaria izan zen, ahozko zein idatzizko erretolikarengatik nabarmendua. Iritzi moderatukoa, Erresuma Batuko eredura begira, Frantzian monarkia konstituzionalaren alde egin zuen. Arrakastarik gabe, monarkiarekin ezkutuko negoziazioak burutu zituen erreformari atxikiketzeko.

Aitarengandik jaso zuen heziketa zorrotzaren aurrean, bizitza errebeldeari ekin zion. Justiziatik ihesean edo espetxean bertan egon ondoren, idazten saiatu zen aurrera ateratzen, estutasun ekonomikoen artean. Estatu Orokorretan, 1789an, nobleziak arbuiatuta, Hirugarren Estatuak aukeratutako diputatua bihurtu zen.

Iraultzaren alde, nahiz eta era moderatuan, biltzar legegileak mugatutako monarkia konstituzionala ezarri nahi zuen, Montesquieuren idazkiaren eta britainiar ereduaren islan. Frantzian horrelako ezaugarrietako erregimena martxan jarri zenean, Mirabeau saiatu zen Biltzar Nazionaleko burua izaten (ganbarako presidentea izatera iritsi zen), eta, aldi berean, Louis XVI.aren aholkularia izaten. Izan ere, erregearengandik ordainketa ederrak jaso zituen. Hala ere, Marie Antoinettek eta gorteko atzerakoiek Mirabeauren egoera higatu zuten.

Hiltzean, monarkia konstituzionalaren aukerak murriztu ziren. Bi hilabete geroago erret-familia herrialdea uzten saiatutakoan, lehertu egin zuten monarkiaren oinarriek.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Honoré Mirabeau Aldatu lotura Wikidatan