Iñaki Subijana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iñaki Subijana
Q116977261 Itzuli

2021eko apirilaren 15a -
Juan Luis Ibarra
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1963 (60/61 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea Zuzenbidean lizentziatua, doktoretza
Tesi zuzendariaJosé Luis de la Cuesta
Jarduerak
Jarduerakepailea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea  (1991 -
Deustuko Unibertsitatea  (2007 -
KidetzaJudges for Democracy (en) Itzuli

Ignacio José Subijana Zunzunegui (Donostia, 1963), Iñaki Subijana izenez ezaguna, gipuzkoar epaile, magistratu eta unibertsitate-irakaslea da, 2021az geroztik Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendakaria. Demokraziaren Aldeko Epaileak elkarteko bazkidea da.[1]

Biografia eta ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenbidean lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. 1990ean sartu zen karrera judizialean, eta Azpeitiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegian izan zuen lehen destinoa.

Donostian, eta Azpeitiko epaitegietan hasi zuen ibilbide profesionala. 1992 eta 1995 bitartean, Cadizko Auzitegian aritu zen (Espainia), eta gero Donostiako epaitegian hasi zen lanean..[1]

2001. urtean magistratu izendatu zuten eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko kide izatera pasa zen; 2010ean audientzia horretako lehendakari bihurtu zen; eta 2015. urtean berriz hautatu zuten.[2][3]

Zuzenbide Penalean doktoratu zen 2004an Euskal Herriko Unibertsitatean, "Ahanzturatik onarpenera. Biktimak babesteko printzipioa esparru juridiko penal, material eta prozesalean", José Luis de la Cuesta katedradunak zuzendua.

Kriminologiaren Euskal Institutuko irakaslea izan da, Euskal Herriko Unibertsitateko Zigor Zuzenbideko unibertsitate-irakaslea eta Deustuko Unibertsitateko Politika eta Soziologia Zientzien Fakultateko irakaslea 2007tik aurrera.

Aditua da Foru Zuzenbidean, bitartekaritza judizialean eta justizia lehengoratzailean. Gatazkak ebazteko eta bitartekaritzarako sistema alternatiboen defendatzaile sutsua da.[4][5] Profil aurrerakoia du, eta Demokraziarako epaile eta epaileetako kidea da, nahiz eta eztabaida batzuk izan dituen.[6]

Bere eparik sonatuena ETAko "Portu eta Sarasola" (Igor Portu eta Mattin Sarasola) kideen torturena izan zen, Subijana kasua eraman zuen Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko Salako kidea zelarik, lau guardia zibil kondenatu zituen eta, ondoren, Auzitegi Gorenak absolbitu egin zituen. Auzitegi Gorenaren erabakiaren ondoren, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Espainia kondenatu zuen.[7][8][9]

2021. urtean Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendakari hautatu zuen, Juan Luis Ibarra ordezkatuz.[10][11][12][13][14]

Bere hitzaldian, Justiziaren eraldaketa digitalaren alde egin zuen, euskararen erabileraren normalizazioarekin jarraitzearen alde, hezkuntza- eta unibertsitate-sistemarekin lankidetzan aritzearen alde, eta herritarren artean Justiziaren funtzionamendua ezagutzearen alde.[15]Subijana euskalduna da.[16]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Susaeta, Igor; Ordoñez Garmendia, Jon. (2021-03-04). «Iñaki Subijana aukeratu dute EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidente» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-12-03).
  2. Iñaki Subijana toma posesión como nuevo presidente de la Audiencia de Gipuzkoa. .
  3. Ignacio Subijana, reelegido presidente de la Audiencia de Gipuzkoa. .
  4. El donostiarra Iñaki Subijana toma posesión como presidente del TSJPV. .
  5. Iñaki Subijana, un progresista de peso intelectual. .
  6. Presidente de la Audiencia de Gipuzkoa: "No existe el derecho a decidir fuera del marco jurídico". .
  7. Iñaki Subijana: «Europa ha puesto en valor nuestro esfuerzo argumental en el juicio en Gipuzkoa». .
  8. La Audiencia Provincial de Gipuzkoa cree que el fallo de Estrasburgo “pone en valor” su labor. .
  9. SL, TAI GABE DIGITALA. El juez que instruyó la causa de Portu y Sarasola recuerda que fue reprendido por el Supremo. .
  10. El guipuzcoano Iñaki Subijana, nuevo presidente del Tribunal Superior vasco. .
  11. Iñaki Subijana, nuevo presidente del Tribunal Superior Vasco. .
  12. Press, Europa. Iñaki Subijana inicia su trayectoria al frente de la Presidencia del TSJPV, que ha estado diez meses en interinidad. .
  13. C.G.P.J - En Portada. .
  14. www.latribunadelpaisvasco.com. Ignacio José Subijana, nuevo presidente del TSJ del País Vasco. .
  15. Iñaki Subijana, nuevo presidente del TSJPV, pide "concreción normativa" a los gobiernos en la lucha contra el covid. .
  16. Iñaki Subijana, elegido nuevo presidente del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]