Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia —laburturik, Binakako Txapelketa—, gaur egun EPELen binakako txapelketa izenaz ere ezaguna, esku huskako pilotari profesionalen artean binaka jokatzen den pilota txapelketa nagusia da, 2002az geroztik Esku Pilota Enpresen Ligak (EPEL) antolatua. Esku huskako pilotan, denboraldiko hiru txapelketa nagusietako bat da, buruz burukoarekin eta lau eta erdikoarekin batera.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1941ean sortu zen,[1] Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusiarekin batera. Bi urtean behin jokatzen zen, hasiera hartan. Hala ere, 1945eko txapelketatik 1961ekoraino, eta ordukotik 1978koraino, etenaldi luzeak izan zituen, interes askorik ez baitzuen pizten txapelketa horrek.

1973an, orduko hartan esku huskako pilotan ziharduten bi enpresak —Empresas Unidas eta Eskulari— konturatu ziren txapelketak ezin formula hobeagoa zirela esku huskako pilotaren egutegiari pizgarri bat jartzeko. Hamarkada hartan, beraz, bi enpresek bakoitzak bere aldetik txapelketak egin zituzten, harik eta 1978an, bi enpresen artean lortutako hitzarmenari esker, lehiaketa berriz ere txapelketa nagusi bilakatu zen arte.

Lehenengo txapeldunak Onaindia - Urtzelai II.a izan ziren, eta txapel gehien eskuratu dutenak Retegi II.a - Errandonea izan dira, hiru garaipenekin.[1]

2002. urtean hasi zen EPEL esku huskako binakako pilota txapelketa antolatzen.

Finalak, txapeldunak eta txapeldunordeak, urtez urte[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira jokatu diren finalak eta final horietan jokatu duten pilotariak, urtez urte:[1]

Data Txapeldunak Txapeldunordeak Emaitza Pilotalekua
2013 Martinez de Irujo eta Zabaleta Berasaluze II.a eta Albisu 6-4 Donostiako Atano III.a
2012 Titin III.a eta Merino II.a Xala eta Laskurain 22-15 Bilboko Bizkaia
2011 Olaizola II.a eta Begino Xala eta Beroitz (Barriolaren ordez) 22-14 Bilboko Bizkaia
2010 Xala eta Zubieta Gonzalez eta Laskurain 22-14 Gasteizko Ogeta
2009 Martinez de Irujo eta Goñi III.a Olaizola II.a eta Mendizabal II.a 22-21 Donostiako Atano III.a
2008 Olaizola II.a eta Mendizabal II.a Titín III.a eta Laskurain 22-17 Gasteizko Ogeta
2007 Xala eta Eulate Olaizola I.a eta Beloki I.a 22-18 Gasteizko Ogeta
2006 Martinez de Irujo eta Eulate Olaizola II.a eta Zearra 22-11 Gasteizko Ogeta
2005 Martinez de Irujo eta Goñi III.a Bengoetxea VI.a eta Beloki I.a 22-12 Donostiako Atano III.a
2004 Titín III.a eta Goñi III.a Martinez de Irujo eta Lasa III.a 22-10 Donostiako Atano III.a
2003 Koka eta Beloki I.a Olaizola II.a eta Pascual 22-15 Donostiako Atano III.a
2002 Xala eta Lasa III.a Olaizola I.a eta Patxi Ruiz 22-19 Donostiako Atano III.a
2001 Olaizola I.a eta Goñi III.a Alustiza eta Beloki I.a 22-13 Donostiako Atano III.a
2000 Titín III.a eta Lasa III.a Unanue eta Errasti 22-19 Gasteizko Ogeta
1999 Olaizola I.a eta Elkoro Goñi II.a eta Zezeaga 22-15 Logroñoko Adarraga
1999 Nagore eta Errandonea Berasaluze VIII.a eta Beloki I.a 22-17 Donostiako Atano III.a
1998 Unanue eta Errasti Etxaniz eta Elkoro 22-21 Donostiako Atano III.a
1997 Retegi II.a eta Lasa III.a Eugi eta Zezeaga 22-14 Donostiako Atano III.a
1996 Capellan eta Beloki I.a Etxaniz eta Arretxe I.a 22-18 Donostiako Atano III.a
1995 Retegi II.a eta Errandonea Unanue eta Zezeaga 22-17 Donostiako Atano III.a
1994 Titín III.a eta Arretxe I.a Retegi II.a eta Beloki I.a 22-14 Gasteizko Ogeta
1993 Etxaniz eta Zezeaga Urionaguena eta Galartza III.a 22-15
1993 Alustiza eta Maiz II.a Titín III.a eta Arretxe I.a 22-20 Gasteizko Ogeta
1992 Bergara II.a eta Arretxe I.a Unanue eta Zezeaga 22-18 Gasteizko Ogeta
1991 Retegi II.a eta Arretxe I.a Salaberria eta Galartza III.a 22-19 Donostiako Anoeta
1990 Retegi II.a eta Errandonea I.a Bergara II.a eta Etxenagusia (Maiz II.aren ordez) 22-03 Donostiako Anoeta
1989 Ladutxe eta Tolosa I.a Retegi II.a eta Arretxe I.a 22-18 Donostiako Anoeta
1988 Retegi II.a eta Errandonea I.a Ladutxe eta Martinikorena 22-16 Donostiako Anoeta
1987 Ladutxe eta Tolosa I.a Alustiza eta Galartza III.a 22-14 Donostiako Anoeta
1986 Bergara II.a eta Martinikorena Alustiza eta Tolosa I.a 22-15 Donostiako Anoeta
1985 Bergara II.a eta Martinikorena Oreja III.a eta Galartza III.a 22-18 Donostiako Anoeta
1984 Bengoetxea IV.a eta Maiz II.a Oreja III.a eta Aldazabal II.a 22-18 Donostiako Anoeta
1983 Bengoetxea IV.a eta Maiz II.a Garcia Ariño IV.a eta Gorostiza 22-11 Donostiako Anoeta
1982 Beristain eta Tolosa I.a Garcia Ariño IV.a eta Maiz II.a 22-21 Donostiako Anoeta
1981 Garcia Ariño IV.a eta Maiz II.a Bergara II.a eta Martinikorena 22-13 Donostiako Anoeta
1980 Bengoetxea III.a eta Gorostiza Pierola eta Maiz II.a 22-15 Donostiako Anoeta
1979 Pierola eta Maiz II.a Retegi I.a eta Aldazabal II.a 22-14 Donostiako Anoeta
1962 Arriaran I.a eta Arriaran II.a Ogeta eta Etxabe X.a 22-15
1945 Txikito Iraetakoa (Onaindiaren ordez) eta Lazkano Atano VII.a eta Atano IV.a 22-21 Donostiako Gros
1944 Onaindia eta Urtzelai II.a Ubilla I.a eta Kortabitarte 22-16
1942 Onaindia eta Urtzelai II.a Txikito Iraetakoa eta Gallastegi 22-18 Donostiako Gros


Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2013: Irujo eta Zabaleta (txapelketa osoko bikoterik hoberena) bi tantoz aurretik zihoazela (6-4), Pablo Berasaluze aurkariaren lesioagatik irabazi zuten.[2]
  • 2011: Xalarekin batera Abel Barriolak jokatu beharko zukeen, baina enpresek ez zioten astebeteko atzerapena eman, lesio batetik sendatzeko. 1990az geroztik izan diren finalista lesionatu guztiei, ordea, onartu diete halako atzerapena, eta Barriola horrela baztertu izanak haserre handia sortu zuen pilotazaleen artean.[3][4]
  • 1999: Sei urte lehenago bezala, bi txapelketa paralelo jokatu ziren.
  • 1993: Bi enpresen arteko ika-mikengatik, bi txapelketa paralelo jokatu ziren.
  • 1990: Etxenagusiak Maiz II.a ordeztu zuen, gripearengatik.
  • 1945: Txikito Iraetakoak Onaindia ordeztu zuen finalean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]