Ibn Taymiyah

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Taqi ad-Din Ahmad ibn Taymiyyah, izen osoa Taqī ad-Dīn Abu 'l-ʿAbbās Aḥmad ibn ʿAbd al-Ḥalīm ibn ʿAbd as-Salām Ibn Taymiya al-Ḥarrānī (arabieraz تقي الدين أبو العباس أحمد بن عبد السلام بن عبد الله ابن تيمية الحراني‎) (Harran, Mesopotamia, egungo Turkia, 1263ko urtarrilaren 22a - Damasko, Mamelukoen Inperioa, 1328) arabiar teologo musulmana izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koranaren eta sunnaren tradiziora itzultzea aldarrikatu zuen beti. Islameko mugimendu tradizionalak aitzindari eta maisutzat aitortu zuen XVIII. mendetik aurrera.

1268an Damaskoko hirira jo zuen, mongoliarren erasoetatik babesteko, eta han egon zen ikasle eta, geroago, irakasle. Tirabira handiak izan zituen Damaskoko agintariekin, eta mongoliarren aurkako borroka gidatu zuen 1299tik 1303ra bitarteko urteetan. Alexandriara jo zuen 1309. urtean, eta Egipto aldeko politika-arazoez arduratu zen, 1313. urtean mongoliarren erasopean zegoen Damaskora itzuli zen arte. Zailtasun handiak izan zituen hiri hartan, bere erlijio ideiengatik, eta kartzelan ere eduki zuten hainbat alditan.

Liburu asko idatzi zuen Ibn Tayniyahek, islamaren eta lege-iturrien ikuspegitik betiere. Obra nagusiak: Minhaj as-sunnah ("Tradizioaren bidea") eta As-Siya-sat ash-shar´iyah ("Politika Juridikoaren tratatua").

Ibn Taymiyahek aurkari asko izan zuen bere garaian, baina berebiziko eragina izan dute bere ideiek azken bi mendeotako islamiarren artean (1792. urtean hil zen Abd al-Wahhaben ondoko wahhabita integristen artean bereziki).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]