Ihurrita errota

Koordenatuak: 43°18′08″N 1°52′52″W / 43.30225°N 1.88115°W / 43.30225; -1.88115
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ihurrita errota
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaUgaldetxo
Koordenatuak43°18′08″N 1°52′52″W / 43.30225°N 1.88115°W / 43.30225; -1.88115
Map
Historia eta erabilera
EraikuntzaXX. mendea -
Ondarea
EJren ondarea87
Ihurrita errotaren eraikina: 1970eko hamarkadan Luis Peña Gantxegi arkitektoak diseinatua.
Ihurrita errota.
Ihurritako presa: barne egitura zurezkoa du, eta Euskal Autonomia Erkidegoan oso bakan gordetzen den tipologia batekoa da.

Ihurrita errota Oiartzungo (Gipuzkoa) errota bat da.

2015eko azaroaren 25ean Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen, monumentu sailkapenarekin.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oiartzungo Ugaldetxo auzunean kokatzen da Ihurrita errota, Ihurrita bidea deritzon errepidearen aldean. Eraikuntza errepidearen alboan dago, Oiartzungo industria-poligonoaren bestaldean. Joan den mendeko eraikin bat da, 1970eko hamarkadakoa; etxe zaharraren lekuan altxatua, estolda edo errotapearen gainean, eta beheko solairuan kontserbatu egiten du errotako makinaria, zeinak oraindik ere martxan jarraitzen duen. Biltegi-sala baten eta errotarako geletan ohiko denaren arabera goratutako solairu baten, kokatzen dira pare bi errotari euren kutxarekin, toberak, behealdean azpilak, garabi-besoa eta halako instalazioetarako ohiko diren gainerako lanabesak eta osagarri lagungarriak.

Estolda ganbara gangadun bat da eraikuntzaren azpian, non kokatzen diren bi turbina metaliko, zeintzuek, sifoietatik jausten den uraren indarrez, errotarriak mugitzen dituzten. Kanal-tunelaren bidez egiten da hustuketa, hormigoizko zoladuraren azpitik eta errekaraino doan lurpeko gangadun tartean zehar.

Azpiegitura hidraulikoa hego-ekialdean kokatzen da, eta honako hauek osatzen dute: erakinaren alboko antepara handia, aldi bateko meatze-trenbidearen (egungo bide berdea) paraleloa den 270 metroko kanala, eta futbol zelaiaren atzealdean kokatutako presa.

Tamaina handikoa eta planta irregularrekoa da antepara, 30 metroko luzerarekin eta parte hedatuenean 6,5 metroko zabalerarekin, etxeari lotutako fatxada-aurpegirantz mehartu egiten delarik. Antepararekiko alde hurbilenean kanala zabalagoa da, eta parteetariko batzuetan harlangaitzez egindakoa da.

Oiartzun ibaiaren ibilbideko erdialdean dago kokatua presa, meandro baten, non ibaia zabaldu egiten baita, terrenoko desnibel naturala aprobetxatuz. 22 metroko luzera du eta oinarrian 6 metroko zabalera, eta ibai-ohetik gora 1, 22 metroko garaiera. Ez du ibai hondo handirik eta ezponda bikoitzaz eratua da. Goiko uren aldeko ezponda txikiagoa da, eta goialdean (0,60 metro edo) kurbatura suabe bat du, tamaina handieneko isurialde-ezpondarantz doana. Presaren obra harlanduxkoa da, abiaburuen artean era longitudinalean kokatua dago, eta ondo finkatua dagoela ematen du. Eskuinaldean, hustubide edo kanal izateko pasabide txiki bat dago, harlanduxko zinta batez errematatua. 4 metroko alboko estribuen bidez sendotzen da presa, eta eskumakoak hormigoizko jasodura handi bat du, non uhatearekin kanalaren hasierari bidea irekitzen zaion.

Ihurritako egungo presa aldi bateko egurrezko presaren dokumentazioan aipatutakoaren segida da, eta, XIX. mendean, egurrezko horren gainean irekitakoa izango da seguruenik, hain justu ere harginen teknika tradizionalen arabera altxatua. Eraikuntza-sistema ezezaguna da; baina, antzekoekiko analogia dela-eta, pentsa daiteke barrualdea harrizko material txikiz eraikia dela, eta baliteke egurrezko egituraren parteren bat kontserbatzea.

XV. mendearen hondarretik aurrera eta XVI. eta XIX. mendeen artean dokumentatua dago Ihurrita errota; Ihurritako maiorazkoaren jabetzen gaineko administrazio eta kudeaketari lotutako hainbat aipu dokumental jasotzen dira; errota maiorazko horren parte zen. Dokumentazioaren bidez patronatuaren (Ihurrita-Zuaznabar-Zabala familiak) transmisioa jarrai daiteke, eta bai errotaren historiako zenbat jazoera ere: auziak, obrak. XIX. mendearen hondarretik 1923ra arte, Errenteriako Udalaren zentral elektriko gisa erabili zen errota; baina, hartarako egokitzapen-obra handiak egin ziren, estribuak eta ubidea sendotu eta handituz. XX. mende guztian zehar erabili zen instalazioa. Aldi horretan, hura mantendu eta kontsolidatzeko esku-hartzeak egiten jarraitu zen, sendotze-obretarako (estribuak.) hormigoia erabiliz.

Oiartzungo alde horretako historiaren azken testigantza materiala da errota. Izan ere, delako aldea erabat aldatu baita, transformazio urbanistikoaren eta industria-poligonoak sortzearen ondorioz. Mende hasieran, Oiartzunen martxan ziren 20 errota inguru, eta aipagai duguna da egun geratzen diren bakanetarikoa. Eta aldi bateko aprobetxamenduko erakin zaharra iragan mendean desagertu bazen ere, erakin berriak, batetik, integratu egin zituen errota zaharraren parteak, eta, bestetik, errespetatu egin zituen jarduerarekin aurrera egitea posible egiten duten instalazioak eta parteak; betiere, jardueraren alderdi materialei (makinaria, lanabesak, ekoizpen-teknika, indar eragilea ekoiztea) eta immaterialei lotutako balio etnografikoa zainduaz.

Azpiegitura hidraulikoa ere nabarmentzen da, batez ere presa. Elementu hori ondo eraikia da eta EAEn oso bakan gordetzen den tipologiakoa da, eta Oiartzun ibaiaren pasaia propioaren parte da, zeinetan gorde egiten baitira pasaia-balio naturalak. Baina, alde hori hurbil dago ingurumenaren aldetik hondaturik dauden beste batzuetatik. Presa balio naturaletan integratzen da eta ibaiko balio ikusizko eta estetikoen parte da; eta nahiz mendeetan zehar seguruenik sarritan berregin den, iraun egin du, bai historiaren testigantza gisa, bai bere xede ziren instalazioen testigantza gisa.

Ekoizpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendean garia, artoa eta garagarra irindu ziren gehienbat Ihurrita errotan.

Gaur egun errotara hurbiltzen den herritar, elkarte eta talogileentzat ehotzen da artoa.

Ihurrita errota artoa ehotzen.

Herritarren zerbitzura lanean darrai errotak XXI. mendean zehar ere.

Jarduera Kulturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2015eko azaroaren 25ean Eusko Jaurlaritzak Yurrita errota, kanala eta presa Kultura Ondasun gisa, Monumentu izendapenaz, Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Nagusian sartzen du.
  • 2016ko maiatzaren 20ean "Molino Yurrita: Patrimonio Natural y Edificado" aurkeztu da Segobian ospatu den X. Nazioarteko Molinologia Kongresuan.
  • 2018ko maiatzaren 13an Felix Ibargutxi kazetariaren "Errotako Rotetatarrak" artikulua argitaratu da Diario Vasco egunkarian.
  • 2018ko ekainean Yurrita Errota Sustatzeko Elkartea sortu da.
  • 2018ko Irailaren 29an, Ugaldetxoko Festetako San Miguel egun nagusian, ekitaldi herrikoia ospatu da errotaren inguruan.
  • 2019ko urriaren 5ean, Ondarearen Europar Jardunaldien barnean, Oiartzungo eta Errenteriako Udaletxeen babesarekin ibilaldi komentatua antolatu da Arditurriko bide berdearen barrena Fanderia, Yurrita eta Arraskuko errotak bisitatzeko aukera izan delarik.
  • 2019ko urriaren 10ean hitzaldiak antolatu dira Yurrita errotan: "Artoa Oiartzunen: bertaratu zenetik orokortu zen arte", Alvaro Aragon-ek. Eta "Gipuzkoako errotak: Ondareari begirada bat", Alex Roteta-k.
  • 2020ko irailaren 29an Oiartzungo lehen errotarri-harrobia katalogatzea lortzen da Zelaiburun Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia saileko Javi Castro adituarekin elkarlanean. Atlas Meulières Web orrialdean 1023. fitxarekin jasotzen da: http://meuliere.ish-lyon.cnrs.fr/presentation.html
  • 2021ko ekainaren 1ean Oiartzungo Antzuzabaleta errekan beste errotarri-harrobi bat katalogatzea lortzen da Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia saileko Javi Castro adituarekin elkarlanean. Atlas Meulières Web orrialdean 1060. fitxarekin jasotzen da: http://meuliere.ish-lyon.cnrs.fr/presentation.html
  • 2021eko irailaren 19an, Errenteriako Udalak antolatutako Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astearen baitan, Fanderiatik Ihurritako errotara txangoa egin da bizikletaz Oiartzun ibaiari jarraituz. Parte hartzaileek, Ihurrita errotaren historiari buruzko azalpenak jasotzeaz gain, artoa nola ehotzen den ikusteko aukera paregabea izan dute.
  • 2022ko urtarrilaren 14ean Oiartzungo Zorrolan errotarri-harrobi berri bat katalogatzea lortzen da Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia saileko Javi Castro adituarekin elkarlanean. Atlas Meulières Web orrialdean 1068. fitxarekin jasotzen da: http://meuliere.ish-lyon.cnrs.fr/presentation.html
  • 2022ko maiatzaren 8an ospatutako "Gipuzkoako Erroten Eguna" koordinatu du Yurrita Errota Sustatzeko Elkarteak. 32 udalerritan antolatutako 40 tokiko jarduera ezberdinetan 1.500 pertsona baino gehiagok hartu dute parte.
  • 2023ko maiatzaren 14an ospatutako "Gipuzkoako Erroten Eguna" koordinatu du Yurrita Errota Sustatzeko Elkarteak.

Irudia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ihurrita Errota: Gipuzkoako Erroten Eguna 2022

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bideoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]