Ilargiaren jatorria

Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ilargiaren alde urrunak krater ugari ditu

Denbora luzez, Ilargiaren jatorriaren inguruan zalantza handiak egon ziren, ez baitzuten zehazki aurkitzen esandako astroaren jatorria. Jarraian dituzue sortutako hainbat hipotesi Ilargiaren sorrera azaltzen saiatu zirenak.

Talka handiaren hipotesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Talka handiaren hipotesia»
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Ilargiaren gaineko zortzi datu.
Apollo 15 misiotik eskuratutako irudia

Onartuen dagoen hipotesia da, 1984. urtean argitaratu zen, baina hala ere, 70eko hamarkadan entzuten hasia zen teoria. Teoria honek, Ilargiaren baldintza orbitalekin bat dator eta Lurrak Ilargiak baino nukleo handiago duela ere zehazki arrazoitzen du. Teoria honek Tea deitzen zaion planeta batek, duela mila milioika urte Lur planetaren kontra jo zuela dio. Teak Martitzen antzeko tamaina zuela uste da, hau da, Lur planetaren tamainaren erdia eta bere masaren hamarren bat. Teoriak azaltzen duenez, planeta hau eguzki sisteman zehar norabiderik gabe zebilen eta Lur planetaren orbitatik hurbil igarotzean, grabitatearen eraginez Lurrak erakarri eta talka egin zuten. Talka honek, materia kantitate ikaragarri bat askatu zuen espazioara, bertan, materia hau batu egin zen eta Ilargia osatu zuen. Esan beharra dago, materia guztia ez zela Ilargiarekin batu, zati handi bat espazioan geratu zen betirako galdurik, edo Lurrarekin batu zen berriz.

Dirudienez, talka honetan askatu zen energia ikaratzeko modukoa izan zen. Uste da, milaka bilioi tona materia lurrundu eta urtua izan zela. Gainera, Lurraren hainbat zonaldeetan tenperatura 10 000°C-ra igo zen. Honek azalduko zuen, zergatik Lur planetaren nukleo metalikoak duen normala dena baino tamaina handiagoa.  Gertaera hau inoiz gertatu ez balitz, gaur egun ezagutzen dugun Lurra ez zen existituko, besteak beste, planetaren egunak luzeagoak izango zirelako eta ez zuelako Ilargirik edukiko.

Ilargiaren sorreran, lehen gertaera garrantzitsua  magma ozeanikoaren kristalizazioa izan zen. Gaur egun ez dakigu zehaztasunez zenbateko sakoneran egongo zen magmazko itsaso handi hau, baina azkeneko ikerketek diotenez, 500 km-ko sakoneran egongo zen kokatuta. Ozeano honetan sortu ziren lehenengo mineralak ondorengoaz izan ziren: Magnesioa, Olibinoa, Piroxenoa eta Burdina. Plagioklasaz osaturiko lehen Ilargiko lurrazala duela 4400 milioi urte inguru osatu zela uste da, magma ozeanoen garaia bukatu zenean.

Ilargiko lurrazala sortu bezain laster (apur bat lehenago erebai) Noritak eta troktolitak sortu ziren. Ilargiko lurrazala sortzean, hainbat harri mota sortu eta erupzio asko gertatu ziren. Periodo honek 400 milioi urte iraun zuen, hau da, duela 4000 milioi urte arte.

Ilargiaren sorreraren lehenengo garai hauetan zehar, hainbat asteroideen talkek Ilargiaren lurrazala aldatu zuten, gutxi gorabehera 20km sakoneraraino aldaketa eragiten zituzten astro hauen talkek. Asteroideen bonbardeorik handienak duela 4000 milioi urte hasi eta duela 3850 milioi urte bitartean izan ziren, garai hauetan zehar, gaur egun Ilargiaren lurrazalean ikus daitezkeen krater gehienak eratu ziren.

Bonbardeo masibo hori bukatu ondoren, basaltoak sortu ziren. Ilargiak orain arte izan duen periodorik aktiboena, mugimendu sismikoei dagokienez, duela 3700 milioi eta 2500 milioi urteren bitartean izan zen (Zifra zehaztasun txikikoa da). Garai honetan, Ilargiaren lurrazalean laba zen jaun eta jabe, satelitearen lurrazalean laba erraz ikusi zitekeen. Hainbat erupzio ere gertatu ziren, zehazki, erupzio piroklastikoak. Ilargian mugimendu sismikoak gelditu zirenetik, bertan dagoen indar geologiko bakarra meteoritoak dira.

Beste teoria batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harrapaketa lunarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hipotesi hau, Lurrak Ilargia duela milioika urte espazioan grabitatearen eraginez harrapatu zuela azaltzean datza. Hau da, Ilargia norabiderik gabe espazioan zegoela Lur planetarekin topo egin eta grabitatearen eraginez harrapatu egin zuela azaltzen du hipotesiak. Hipotesi honek arazo nagusi bat dauka, Ilargia Lurraren inguruan orbitan geratzeko esandako astroak atmosfera erraldoi bat beharko luke eta oso zaila da, naiz eta seguru ezin den jakin, Lurrak horrelako atmosfera bat edukitzea duela mila milioika urte. Bestalde, teoria hau nahiko onartuta dago Jupiter eta Saturnoko sateliteen orbitak azaltzerakoan.

Fisioaren hipotesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

George Darwin zientzialariak proposatu zuen hipotesi hau, Charles Darwin zientzialariaren semeak. Hipotesi honek, Lur planeta gaztea zenean eta errotazio azkar bat zuenean, bere masaren zati bat espaziora kanporatu zuela azaltzen du, ondoren Lurraren inguruan orbitan ezarriz. Teoria honek ez du garai horretako Lurraren errotazio azkarra azaltzen eta ezta ere nola gaur egun ez daukaten garai horretako mugimendu azkarra.

Akrezioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Akrezio»

Hipotesi honek Lurra eta Ilargia batera sortu zirela dio, sistema bikoitz batean. Hipotesi honen arazo nagusia da ez duela eskaintzen erantzunik Lurraren errotazio periodoaren inguruan eta gainera ez du sistema bikoitz honen inguruan xehetasunik errazten, fisikaren aldetik bakarrik momentu angular deritzon propietateak baino ez luke azalduko aipatutako sistemaren sorrera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ilargiaren geologia

    Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]