Iparraldeko Rio Grande

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iparraldeko Rio Granderen kokapena.

Iparraldeko Rio Grande[1] Brasilgo ipar-ekialdean, Ozeano Atlantikoaren ertzean dagoen estatua da. 52.796 km2-ko azalera dauka eta 3.006.273 biztanle zituen 2005ean (57.7 biz./km2). Bere mugak hauek dira: iparraldean eta ekialdean, Ozeano Atlantikoa; mendebalean, Ceará; hegoaldean, Paraíba.

Natal hiriburua eta hiri nagusia da. Beste hiri nagusi batzuk: Mossoró, Caicó.

Geografia

Iparraldeko Rio Grandeko paisaia.
Natal hiria gauez.

Iparraldea zelaia eta hareatsua da, goi-ordokiak dira nagusi hegoaldean (Borboremako goi-ordokia) eta mendiak daude mendebalean. Kostaldea euritsu xamarra da; barnealdea, ordea, idorra. Tenperatura: 25-30 °C urtean.

Ekonomia

Baso handiak hustu dira XVII. mendetik aurrera, azukre-kanabera sailak landatzeko. Gatz ustiakuntza paduretan (Brasilgo ekoizpen osoaren % 60). Kotoia ere lantzen da. Tungsteno mea garrantzitsuak Borboremako goi-ordokian.

Historia

XVI. mendean kokatu ziren portugaldarrak Brasilgo ekialde muturreko kostalde haietan, eta frantses piraten aurka borrokan aritu ziren mende osoan zehar ia. 1599ko Eguberri egunean sortu zuten Natal hiria (horregatik izena), eta herri bat eratu zuten lurralde hartan. 1633-1654 urteen bitartean holandarrak izan ziren lurraldearen jabe. Garrantzitsuak izan ziren luzaroan azukre-kanaberaren eta, XVIII. mende hasieratik aurrera, kotoiaren ustiakuntza.


Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Iparraldeko Rio Grande Aldatu lotura Wikidatan


Geografia
Brasil
Artikulu hau Brasilgo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak