Iquitos

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Iquitos

Iquitos bandera

Iquitos armarria

Ofiziala Iquitos
Estatua PeruPeru
Probintzia
Eskualde
Maynas probintzia
Alkatea Salomón Abenzur Araujo
Koordenatuak

3°45′0″S 73°15′0″W / 3.75000°S 73.25000°W / -3.75000; -73.25000Koordenatuak: 3°45′0″S 73°15′0″W / 3.75000°S 73.25000°W / -3.75000; -73.25000

Iquitos non dagoen adierazten duen Peru-ko/-go/-eko mapa
Iquitos
Eremua 368.9 km²
Garaiera 106 m
Telefono kodea 65
Biztanleria
Metropoli eremua
406,340 bizt.
812,580
Dentsitatea bizt./km²
Sorrera 1757
[1]

Iquitos Peru iparrekialdeko hiri bat da, Amazonas ibaiaren ezkerraldeko ertzean kokatua. Loreto departamenduaren eta Maynas probintziaren hiriburua da. Peruko Amazoniako hirigunerik garrantzitsuena eta herrialdeko seigarren hiririk populatuena da 406.340 biztanlerekin 368,9 kilometro karratuko azalera batean. Peruko ibai porturik garrantzitsuena da eta Amazonasen zehar dauden guztien artean garrantzitsuenetako bat.

Iquitos, gutxi gora-behera, Amazonas Atlantiko Ozeanoan itsasoratzen den tokitik 3.360 kilometrora, Ucayali ibaia eta Marañon ibaia elkartzen diren tokitik eta hala ibilguak Amazonas izena hartzen duen tokitik 125 kilometrora errekan behera eta Peru hegoaldean dagoen Arequipa departamenduan duen bere iturri geografikotik 3.000 kilometrora dago.

Bere sorrera data ez da ezagutzen, baina jesuitek Nanay ibaiaren ertzean 1757an "San Pablo de Napeanos" izenarekin ezarritako espainiar erredukzio bat bezala sortutzat hartzen da, indigena napearrak (yameoak) eta iquitoak bizi ziren herria. 1764an, erredukzioa egungo hiria dagoen tokira aldatu zen "San Pablo de Nuevo Napeanos" izenarekin, eta José Bahamonde apaiz jesuitak antolatua zen. Iquitos Ramón Castilla y Marquesado presidenteak 1863 eta 1864 bitartean bidalitako Peruko Gerra Itsas Armadako itsasontziak eta ontziola ezartzean hasi zen garrantzitsu bihurtzen, ondoren, Peruko hiririk aberatsena bihurtuz Kautxuaren Sukarraren garaian, 1880 eta 1914 bitartean, hiri honi bere hiri eta kultura nortasun berezia eman zion garapen ekonomiko eta sozial handiko garaia izan zena.

Hiriak, soilik aire eta ibai bidezko komunikazioa du gainontzeko herrialdarekin, Nautara doan errepidearen salbuespen soilarekin, 105 kilometro inguru hegoaldera dagoen 30.000 biztanleko hiri txiki bat. Amazonasen ibilgua jarraituz, 3.000 edo 9.000 tonako pisua eta 5,5 metroko kalatua duten itsasontziak iris daitezke Atlantikotik, ondorioz lurreko komunikaziorik ez duen munduko hiririk handienatzat hartzen da.

Iquitosen eremu metropoliarra Maynas probintziako lau barrutitan zehar hedatzen da: Iquitos barrutia (159.023 biztanle), Belen barrutia (102.076 biztanle), Punchana barrutia (76.435 biztanle) eta San Juan Bautista barrutia (68.806 biztanle).

Toponimia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriaren eta barrutiaren izena iquito izeneko tribu indigenagandik dator, zaparoar hizkuntza familiakoa, jatorrian Nanay ibaiaren eta honen ibaiadarrak diren Blanco ibaia eta Chambira ibaiaren ertzean bizi zirenak eta, jarraian, Tigre ibaitik Napo ibairaino hedatu zirenak. Hiru azpitributan banatuak zeuden: jada aipatutako iquitoak, marakanoak eta auveak.

"San Pablo de Nuevo Papeanos" espainiar erredukzioak hasieran napear (yamear) eta iquito etniatako indigenak zituen nagusiki. Denborarekin, napearrak erredukzioa uzten joan ziren, nagusiki iquitoek populatua geratu zelarik. XVIII. mendearen amaierarako, finkapen hau jada "Iquitoseko baserria" bezala zen ezaguna.

Gaur egun, Marañon, Tigre eta Nanay ibaien ertzean dauden villa txikietan bizi dira, biztanleak Peru eta Ekuadorren daudelarik. Peruko 1993ko erroldaren arabera, etnia honetako biztanleak 234 ziren.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iquitos hiria Maynas probintziaren hegoaldean dago, Loreto departamenduan, Peru iparrekialdean. Izen bereko barrutian kokatua, honen hiriburu delarik, 368,9 kilometro karratuko azalera du, Belen, Punchana eta San Juan Bautista barrutien zatiak hartuz

Mugak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Iquitos)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 31.6 31.7 31.9 31.0 30.6 30.4 30.9 31.6 32.1 31.9 31.9 31.7 31.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 22.1 22.0 22.1 22.1 21.9 21.3 20.8 21.1 21.4 21.8 22.1 23.2 21.8
Euria (mm) 279.0 226.7 279.0 309.8 273.7 190.1 181.9 164.6 189.0 241.9 260.2 282.4 2878.3
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) 21 17 22 20 21 19 15 15 16 17 19 20 222
Iturria (1): Hong Kong Observatory,[1]
Iturria (2): World Weather Online,[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Iquitos