Marañón ibaia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Marañón
Marañón (es)
Maranon.jpg
Marañónen harana Chachapoyas (Leymebamba) eta Celendínen artean.
Kokapena Oihan amazonikoa (Hego Amerika)
Luzera 1.600 km
Iturburua Nevado de Yapurako glaziarra
Ibai ahoa Amazonas
Maranonrivermap.png
Marañón ibaia Pongo de Manserichetik igarotzean.

Marañón[1] Peruko ibai garrantzitsu bat da, Amazonas ibaiaren goi zatiko ibaiadarrik garrantzitsuenetako bat Atlantikoko isurialdean.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marañón Huanuco departamenduaren hego-mendebaldean jaiotzen da, Lauricocha probintzian, baina toki zehatzari dagokionez, bi proposamen daude:

Bigarrenari kasu eginda, onartuena da eta, mendilerroan duen iturritik, ur korronte txiki honi Gayco ibaia deitzen zaio Santa Ana eta Lauricocha aintziretan urtu arte, azken honetatik izen berarekin irteten delarik. Toki honetatik aurrera, bere ibilbidea iparralderantz doa, Cauri, Jesus, Jivia, Huarin, Chavinillo eta beste hainbat herrietatik igaroz Lauricocha probintzia eta Yarowilca probintzian zehar. Bere ezkerraldeko ertzean ibaiadar ugariren urak jasotzen ditu, horien artean nabarmengarrienak Huayhuash ibaia, Nupe ibaia Rondos herrian, hemendik aurrera Marañón deitzera pasatzen delarik, eta Vizcarra ibaia, La Unión hiritik igarotzen dena direlarik.

Huamalies probintziako Jircan herrian ibaiak ipar-mendebalderantz jotzen du, Ancash departamendua eta Huanuco departamenduaren artean muga naturala eratuz, non, ezkerraldeko ibarretik Mosna ibaiaren urak jasotzen dituen. Iparralderago Ancash departamendua eta La Libertad departamenduaren arteko muga eratzen du, ondoren, bigarren departamenduan, Sánchez Carrión probintzia eta Santiago de Chuco probintzia mendebaldeko zatian Bolívar probintzia eta Pataz probintziagandik banatuz, azken bi hauek bere ekialdeko ibarrean daudenak. Zati honetako ezaugarri orografikoa andetar ordokia higatzen duen arroila sakon batena da, 3000 metroko goitiera duena tontorren eta ur mailaren artean. Gainera, ibilbide hau oso menditsu eta estua denez, nekazaritza eta abeltzaintza ezinezkoak dira, soilik ezaugarri orografikoaren erakargarritasuna geratuz.

Beranduago aipatuko diren pongoetan amaitzen den bere goi eta erdiko ibilguko ibilbide guzti honetan, andearteko haranik garrantzitsuena eratzen du, Peruko ipar Andeetako mendebaldeko eta erdiko mendilerroen artean.

Ia 1.600 kilometroko ibilbidea egin ondoren Ucayali ibaiarekin elkartzen da, Amazonas ibaia sortuz, Loreto departamenduko Nauta herritik gertu.

Bere ibaiadarrik garrantzitsuenak Utcubamba ibaia, Crisnejas ibaia, Chamaya ibaia, Cenepa ibaia, Santiago ibaia, Morona ibaia, Pastaza ibaia, Huallaga ibaia (1300 kilometroko luzera duena) eta Tigre ibaia (600 kilometroko luzera duena) dira.

Dituen ur laster eta ur-jauzi ugariengatik, soilik bere behe ibilguan da nabigagarria.

Ibai honen arroan shuar edo jibaro ezagunak bizi dira.

Amazonas departamenduan zehar igarotzean Pongoen eskualdea zeharkatzen du (tailatutako arroila estu eta sakon mota bat) uretan gora hala hasiz: Pongo de Rentema, de Mayo, de Mayasita, Cumbianama, Huarcayo eta Pongo de Manseriche, peruar pongoen artean ezagunena. Pongoen eskualde hau oso garrantzitsua da, existituko ez balitz, Marañón ibaia sekula ez bait litzateke elkartuko Ucayalirekin Amazonas ibaia sortzeko, gaur egungo ibai emaritsu eta luzea izango ez litzatekeena.

Ekosistema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere luzera handiagatik eta bere ibilgu malkartsuaren ondorioz zenbait altuera maila zeharkatzen ditu ekosistema dibertsitate bat sortuz area txiki zehatz batean, bere ertzetako klimatik hasi, hauen altuera bere kokapen geografikoaren araberakoa dena Huanuco, Ancash, La Libertad eta Amazonas departamenduei dagozkien tontorretako klima ia hotzeraino.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Marañón ibaia