Irati Zabala Mujika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Irati Zabala Mujika

Bizitza
JaiotzaOiartzun1999ko urriaren 20a (24 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakeskalatzailea eta entrenatzailea

Instagram: zzirati_ Edit the value on Wikidata
The Factory Boulder-en

Irati Zabala Mujika (Oiartzun, Gipuzkoa, 1999ko urriaren 20a) arrokako zein lehiaketetako eskalatzailea da. Oro har, diziplina anitzeko kirolaria eta eskaladako entrenatzailea da. Euskal Selekzioko partaidea.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oiartzunen bizi da. Gurasoak bertakoak ditu. Ama Arantxa Mujika Garobide, "Lizarre" baserrikoa eta aita Luismari Zabala Del Valle. Anaia gazteagoa du, Josu Zabala.

Eskola munduko lehen pausoak, Iturburu udal haur eskolan eman zituen eta behin hiru urte beteta Haurtzaro ikastolan. Batxilergoa Oiartzo batxilergo ikastolan. Unibertsitatean Jarduera Fisikoaren eta Kirolen Zientziak (JFKZ) ikasketak egin zituen Gasteizko EHU (2017-2021). Kroaziako University of Zagreb unibertsitatean ere ikasia da. Gradu amaierako lana jada gazteen eskalada entrenamendura bideratu zuen. Ordutik dabil entrenatzaile lanetan.

Zaletasun asko ditu, hauetako asko kirola eta mendiko jarduerei lotutakoak, hala nola, eskia, lasterketak, alpinismoa, mendiko bizikleta, igeriketa, dantza …[1]

Txikitatik oso kirolaria izan da eta modalitate askotan aritua da. 13 urterekin hasi zen eskalatzen herriko rokodromoan eta ordutik ibilbide nabaria eduki du. Iratiren hitzetan, “aske sentitzeko eskalatzen du”. [2]

Euskal Selekzioan lehiatzen da 2018 urteaz geroztik. [3]

Gehienbat Arrokan eskalatzea gustatzen zaio, boulderrean zein kirol-eskaladan. Bere entrenatzaileak, besteak beste, Antton Zabala, Irati Anda eta Sergio Delgado izan dira. [2]

CVCE klubaren eta Tenaya markaren babesa du. Euskal Selekzioak ematen dion babesarekin batera, hauek ematen dietena ere asko baloratzen du.

Donostiako The Factory Boulder rokodromoan egiten du lan, eskaladako entrenatzaile bezala. [4][5]

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelduna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2018ko Euskadiko Txapeldun 20 urtez azpikoen Zailtasun Eskaladan eta Boulderrean.[6][7]
  • 2019ko Euskadiko Txapeldun Zailtasun Eskalada Absolutuan.[8][9]
  • 2021ko Eskaladako Euskadiko txapelduna Zailtasun modalitatean.[10]
  • 2023ko Euskadiko Txapeldun Boulder Absolutuan.[11]

Beste[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Piedrasecha, Leon
    2017ko Euskal Herriko Boulder Txapelketan 20 urtez azpiko emakumezkoak. Zilarra.[12]
  • 2018ko Espainiako Brontzea 20 urtez azpiko Zailtasun Eskalada Kopako lehen proban.[6] [6]
  • 2018ko Espainiako Brontzea 20 urtez azpiko Zailtasun Eskalada Kopako bigarren proban.[13]
  • 2018ko Espainiako 20 urtez azpiko zailtasun kopan 4. postua.[6][6]
  • 2019ko Euskadiko brontzea Boulder absolutuan.[14][15]
  • 2021ko Espainiako Zilarra (2.) Zailtasun eskaladako Kopako hirugarren proban.
  • 2021ko Espainiako Brontzea (3.) Zailtasun eskaladako Kopa Absolutuan.[16]
  • 2021ko 6. postua Espainiako Boulder Kopa Absolutuko bigarren proban.[17][18]
  • 2021ko 7. postua Espainiako Boulder Kopa Absolutuan
  • 2022an IFSC Paris 2024 Test Event - olinpiar jokoen simulakroan parte hartzeko sailkatua
  • 2023ko 9. postua Espainiako Boulder Kopa Absolutuko azken proban [19]
  • 2023ko 11. postua Espainiako Boulder Kopa Absolutuan.
Egutegi ofizialetik kanpoko hainbat txapelketetan garaile[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iratiren zenbait igoera eskalada horma ezberdinetan:

Arrokan boulderreko zenbait igoera esanguratsu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sanson (Zumaia, 7C); Oreka (Jaizkibel, 7C); Zarzamora sit (Albarracín, 7C); La placa de la campa (Larraona, 7C) …

Arrokan kirol-eskaladako hainbat igoera esanguratsu[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Apellaniz

Blue Jeans (Araotz, 8A); Pinches Escuencles (Valdegovia, 8A); La noche del mamífero (Valdegovia, 8A); Mercader (Alkiza, 8A) …

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dituen erronkak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere burua estutzea asko gustatzen zio, eta hobetzen jarraitzeko gogorik ez du falta.[2]

Etorkizunari begira erronka asko ditu, besteak beste, bere buruari jarri dizkion proiektuak "Barrakito" (8B) bidea kirol eskaladan eta boulderrean "Lancelot" (8A) egitea gustatuko litzaioke.

Herriko aitortza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Oiartzuar emakumeak udalekuetan" egitasmoaren barruan, bere izena eraman zuen haur talde batek 2018an.[20]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) González, Miguel. (2023-05-15). «Irati Zabala: «Escalar es un juego: hay que solucionar los retos de la vía»» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
  2. a b c Ugartemendia, Unai. (2023-06-12). ««Harkaitzean aurkitu dut behar nuen motibazioa»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
  3. (Gaztelaniaz) http://www.ziranet.es,+ZiRaNet |. «Euskal Mendizale Federazioa - Federación Vasca de Montaña» emf.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
  4. Telleria, Beñat Mujika. (2023-06-12). «Modaren sokatik zintzilik» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
  5. SA, Baigorri Argitaletxea. (2022-01-29). «CVCE-The Factory, kimu berriak bultzatzeko sortu den taldea» GARA (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
  6. a b c d e (Gaztelaniaz) GOIZARIN. (2019-02-21). «Irati Zabala oiartzuarra hirugarren Euskal Herriko boulder txapelketan» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
  7. «"Eskalatzaileek ikuskizuna eman dute, eta jende asko etorri da txapelketa ikustera" - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
  8. Erik, Gartzia(e)ko. (2019-10-08). «Irati Zabala eskalatzailea, Euskal Herriko txapeldun... bikoitza» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
  9. «Hasi saioa Facebook-en» Facebook (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
  10. eus, ehkirola. (2021-11-09). Irati Zabala eta Joanes Esparta, Euskal Herriko eskalada txapeldunak zailtasun modalitatean. (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
  11. Irati Zabala eskalatzaile oiartzuarra. Elkarrizketaren aurrerapena. 2023ko apirilaren 28a.. (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
  12. «Mikel Linazisoro eta Muriel Ruiz de Larramendi Euskal Herriko Boulder txapeldunak - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
  13. Erik, Gartzia(e)ko. (2018-07-16). «Irati Zabala eskalatzailea bikain dabil Espainiako Kopan» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
  14. Erik, Gartzia(e)ko. (2019-02-20). «Irati Zabala, hirugarren Euskal Herriko eskalada txapelketan» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
  15. (Gaztelaniaz) CORREO, EL. (2019-10-07). «Irati Zabala, Gorka Ruiz e Iñaki Arantzamendi, campeones de Euskal Herria de escalada» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
  16. Erik, Gartzia(e)ko. (2021-10-04). «Irati Zabala hirugarren izan da zailtasun eskaladako Espainiako Kopan» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
  17. (Gaztelaniaz) https://www.facebook.com/revistadesnivel. (2021-11-22). «Mikel Linacisoro y Aida Torres vencen en la segunda prueba de la Copa de España de Búlder 2021» Desnivel.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
  18. (Gaztelaniaz) Copa de España de Bloque 2021. La Ola, Salamanca | WOGÜ. 2021-11-19 (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
  19. (Ingelesez) «FEDME Climbing Result Service» fedme.results.info (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
  20. (Ingelesez) «Oiartzun urtekaria 2019» issuu (Noiz kontsultatua: 2023-06-30).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]