Zagreb

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Zagreb Hiria

Zagreb
Zagrebeko bandera

Zagrebeko armarria

Izen ofiziala Grad Zagreb
Estatua KroaziaKroazia
Eskualdea Zagreb
Alkatea Milan Bandić
Herritarra zagrebar
Koordenatuak

45°49′N 15°59′E / 45.817°N 15.983°E / 45.817; 15.983Koordenatuak: 45°49′N 15°59′E / 45.817°N 15.983°E / 45.817; 15.983

Zagreb non dagoen adierazten duen Kroazia-ko/-go/-eko mapa
Zagreb
Eremua 779,145 km²
Garaiera 122 m
Sorrera
- Gotzain hiria
- Errege hiria
- Bateratzea

1094
1242
1850
Posta kodea 10000
Biztanleria
Metropoli eremua
686,568 bizt. (2011)
1,288,000
Dentsitatea 0,88 bizt./km²
Telefono aurrizkia 01
http://www.zagreb.hr/

Zagreb (zǎːɡreb ahoskatua) Kroaziako hiriburu eta hiri handiena da. Errepublikako gobernu, kultura, ekonomia eta zientzia hiri nagusia da. Austria-Hungariako Inperioaren garaian Agram eta Zágráb izenak izan zituen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Panoniako zabaldiaren hegoaldean kokatua dagoenez, Erdialdeko Europaren eta Itsaso Adriatikoaren arteko bide lotune garrantzitsua da. Hiria Medvednica (hartzen mendia) mendiko hegoaldeko magalaren eta Sava ibaiaren artean dago, gutxi gorabehera 122 metroko garaieran.

Bi muino ditu, bata Gradec, bertan Gornji Grad (hiri garaia) kokatzen delarik eta bestea Kaptol eta bien artean jadanik desbideratuta dagoen Medveščak erreka pasatzen zen tokian Krvavi most kalea dago. Hauen barrenean Trg Bana Jelačića plazak Donji Grad beheko hiri berriagoari paso ematen dio. Plazatik bertatik hasten da Zagrebeko etorbide nagusia den Ilica kalea ere, sei kilometro luze dena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaptol Katedrala XIX mende bukaeran

Erromatarrek Panoniako hiriburu izendatu zuten Andautonia k.o. I mendean.

Zagreben lehenengo aipamena 1094ko dokumentu batean ageri da, Hungariako errege Ladislao I.ak Kaptol fundatu zuenean Gradecen pareko muinoan. Hiri biak banatuta mantendu ziren mendeetan zehar, bata apezpikuaren herria izanik eta bestea erregeena. 1242an mogolek Kaptol erasotu zuten baina apezpiku hiriak aurrera egitea lortu zuen. Bela IV.a errege hungariarrak Gradec erresumako hiri aske bihurtu zuen, jauntxo feudaletatik salbu, artisauak erakarri nahi baitzituen hirira. Kaptol eta Gradecen arteko lehiakortasun handia etorri zen orduan, urteetan zehar istilu ugari izan zituztelarik. 1593an otomandarren erasoak etorri ziren, baina hauei ere ongi eutsi zieten.

XVII. mendean Nikola Frankopan Banak Gradec aukeratu zuen bizitzeko. Hurrengo mendeetan izurrite eta suteek hiri biak asko kaltetu zituzten eta hiri biek bat egitea erabaki zuten 1850an. Hiria nabarmen handitzen ari zen eta beheko lur lauetan zabaltzen hasi zen, Sava ibairaino iritsi arte.

XIX. mendean Zagrebek berpizkunde iliriar abertzalea hazten ikusi zuen. Lehen Mundu Gerraren ondoren Austria-Hungariako Inperioa desegitearekin batera esloveniar, kroaziar, serbiar, bosniar eta mazedoniarrek lehenengo Jugoslavia sortu zuten Alexandro I.aren agindupean. Hiriburua Belgrado aukeratu zuten, erregea zuen hiriburu bakarra baitzen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren ere egitura berdinak jarraitu zuen, herrialdea komunista bazen ere.

1991an Kroazia askeko hiriburu bihurtu zen eta bertan daude Kroaziako gobernuaren egoitzak.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Zagreb)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 19.4 22 26 29.4 33.4 37.6 40.4 39.8 32.8 28.3 25.4 22.5 40.4
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 3.1 6.1 11.3 16.4 21.3 24.6 26.7 26.2 22.3 16.2 9.3 4.4 15.7
Batez besteko tenperatura (ºC) -0.1 2.0 6.2 10.9 15.7 19.1 20.8 20.0 16.0 10.8 5.7 1.3 10.7
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -24.3 -27.3 -18.3 -4.4 -1.8 2.5 5.4 3.7 -0.6 -5.6 -13.5 -19.8 -27.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -4.0 -2.5 0.9 4.9 9.2 12.7 14.2 13.7 10.4 5.8 1.8 -1.9 5.4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 48.6 41.9 51.6 61.5 78.8 99.3 81.0 90.5 82.7 71.6 84.8 63.8 856.1
Euri egunak (≥ 1 mm) 10.8 10.0 11.2 12.7 13.2 13.6 10.9 10.4 9.8 10.2 12.2 12.1 137.1
Elur egunak (≥ 1 mm) 6 5 4 1 0 0 0 0 0 0 2 5 23
Eguzki orduak 59.4 95.7 140.1 175.4 234.0 243.7 281.0 256.0 186.7 130.8 65.6 44.9 1913.3
Iturria: [1]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gornji Grad (Hiri garaia): Gradec muinoan.
    • San Marko plaza (Trg Svetog Marka): Plazaren inguruan San Marko eliza dago, XIII. mendean eraikia, eta famatua teilatuan dituen Kroaziako eta Zagrebko armarriengatik. Horren alboan daude gobernuaren egoitza den Banski Dvor eta parlamentua den Sabor.
    • Santa Katalina plaza (Katarinin Trg): Plazaren inguruan daude Santa Katalina eliza dago eta bere alboan 1607an fundatu zen Lizeoa eta Kulmer jauregia, barruan arte garaikidearen museoa duena.
  • Kaptol:
    • Kaptol Katedrala: 1094ean aipatzen da lehen aldiz baina 1242an mogolek suntsitu ondoren berreraikia izan zen eta XIV. mendean gotortua izan zen otomandarren erasoen beldurrez. 1880an lurrikara gertatu zen eta suntsitutako zatiak berreraikitzean estilo neogotikoa erabili zen.
Kroaziako Antzoki Nazionala
  • Donji Grad (Beheko hiria):
    • Ban Jelačićen plaza (Trg Bana Jelačića): Hiru auzoen elkargunea da plaza hau. Izena plazaren erdian dagoen estatuak ematen dio. Josip Jelačić Banak 1848an hungariarrak Kroaziatik bota zituen herrialdearen askatasuna lortuz. Hasiera batean bere ezpatak Hungaria seinalatzen zuen baina komunistek erretiratu egin zuten eta 1991ean bere izeneko plazaren erdian jarri zuten ezpatak hegoaldera seinalatzen duen arren.
    • Kroaziako Antzoki Nazionala (Hrvatsko Narodno Kazalište): 1894-1895ean eraiki zen estilo neobarrokoan. Bere momentuan kritika ugari izan zituen hiritik aparte zegoelako eta artasoroak zeharkatu behar zirelako. Gaur egun bere inguruan Unibertsitatea eta Museoak daude.

Kirola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikuspegi panoramikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Panorama Zagreb

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://worldweather.wmo.int/019/c00070.htm Nazioarteko Meteorologia Elkartea (Nazio Batuak)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zagreb Aldatu lotura Wikidatan