Iryna Kondratova

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iryna Kondratova
Bizitza
JaiotzaXX. mendea
Herrialdea Ukraina
Hezkuntza
HeziketaKharkiv National Medical University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpediatra
Jasotako sariak

Iryna Kondratova (Ukraina, XX. mendea) Ukrainako anestesiologo pediatrikoa da[1] 2022. urtean, gerra izan arren, zauritutako pertsonak zaintzeko Ukrainan gelditzea erabaki zuen emakumea.[2] 2022an, BBCk gehien inspiratu zituen 100 emakumeetako bat aukeratu zuen.[2]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014az geroztik, Luhansk eta Donetskeko emakumeei laguntza medikoa eta psikologikoa ematen dien mediku-talde bat zuzentzen du. Talde horrek 2022an 3.000 emakume baino gehiago artatu zituen.

Ukrainaren inbasioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022ko Ukrainaren Errusiako Inbasioaren ondoren, jende askok erabaki zuen herrialdetik alde egitea, aireko eraso iraunkorren ondorioz. Hala eta guztiz ere, Kondratovak eta bere taldeak, gelditzea erabaki zuten emakume haurdunei, amei eta jaioberriei kasu egiten segitzeko, batzuk zainketa intentsiboetan eta patologia kirurgikoak baitzituzten.[3][4]

Eta gerraren lehen asteetatik lurpeko babeslekura joan ziren, Kharkiveko Eskualde Perinatal Zentro bihurtuta.[5][6] Taldearen arduradun nagusi bezala David Beckhamen Instagrameko kontuan agertu zen, 2022ko martxoan, bere historiako bideo eta irudien bidez, zeuzkaten zailtasunak ikustarazteko eta laguntza eskatzeko.[7][5]

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]