Ibijoke Faborode

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ibijoke Faborode
Bizitza
JaiotzaOsun State (en) Itzuli, XX. mendea
Herrialdea Nigeria
Jarduerak
Jarduerakemakumeen eskubideen aldeko ekintzailea
Jasotako sariak

Twitter: ibijokefaborode Instagram: ibijokefaborode Edit the value on Wikidata

Ibijoke Faborode (Oxun estatua, Nigeria, XX. mendea) Nigeriako ekintzailea da, gero eta emakume gehiago politika munduan aritu daitezen bultzatzen duena.[1] 2022. urtean BBCk 100 emakume inspiratzaileen zerrendan sartu zuen.[2]

Hezkuntza eta lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Faborode Nigerian Historiako eta Nazioarteko Harremanetako goi-mailako ikasketak egin zituen, Frantzian proiektuen kudeaketan, eta Ingalaterranen presa-analisian London School of Echonomicsen. 2014. urtean Ibijoke The Africa Report aldizkarian hasi zen lanean, Pariseko egoitzan, Afrikako marka handientzako eta gonernuetarako komunikazio-kanpainak kudeatuz. 2017. urtean, Erresuma Batuko Kanpo Gaietako Sailaren ardurak hartu zituen, Mendebaldeko Afrikan politika harremanak, merkataritza eta inbertsioak bultzatuz.[3][4]

Aktibismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko abenduan, Electher izeneko erakunde politiko panafrikarraren sorkuntzan parte hartu zuen, emakumeak kontzientziatu eta prestatu egiten dituena politika munduan lan egin dezaten.[5] 2022an, Afrikako 2.000 emakume inguru prestatuak zituen. 2023ko hauteskunde orokorren aurrean, #Agender35 proiektuarekin aurrera egin zuen, US$ 10 milioi emateko 1.000 emakume ahalduntzeko eta 35 hautagai prestatzeko helburuarekin 2023rako. APP bat ere prestatu zuen Hauteskunde-datuak aztertzeko.[6][7]

2021. urtean, London School of Echonomics erakundearen 2021eko Africa Summit bileraren zuzendarikidetza bereganatu zuen.[3]

Aitortza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]