Victoria Baptiste

Wikipedia, Entziklopedia askea
Victoria Baptiste
Bizitza
JaiotzaMaryland
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaChamberlain University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakregistered nurse (en) Itzuli
Jasotako sariak

LinkedIn: victoria-baptiste-9ba2b533 Edit the value on Wikidata

Victoria Baptiste (Maryland estatua, AEB, ) estatubatuar erizaina da.[1][2] Komunitate afroamerikarrean egin ohi duen aktibismoagatik ezaguna da, prebentzio-medikuntzako kanpainak hedatuz, hala nola txertoak edo aldizkako azterketa medikoak egiteagatik.[3] Covid-19ren pandemian, etxez etxe joaten zer erizain ohietariko bat izan zen; Baltimoreko biztanleei txertoa ematen aritu zen.[4]

Britainia Handiko BBC irratiaren 100 Women zerrendan sartu zen 2022an: urte horretan munduan inspirazio eta eragin handiena izan zuten ehun emakumeen artean nabarmenduz.[3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Henrietta Lacksen birbiloba da Baptiste: 1951n zerbix minbiziagatik hil zen emakumea. Medikuek ikerketa zientifikoa egiteko, Lacks-engandik zelula kantzerigenoak atera zituzten, berari eta familiari jakinarazi gabe. Laborategian lantzen diren HeLa zelulak oraindik ere ikerketan erabiltzen dira.[5] Lacksen omenez, Osasunaren Mundu Erakundeak, umetoki-lepoko minbizia kentzeko borondate oneko enbaxadoreak izendatu zituen Victoria Baptiste eta beste hiru senide.[3][6]

Aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]