Hadizatou Mani

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hadizatou Mani

Bizitza
JaiotzaTahoua Region (en) Itzuli, 1984 (39/40 urte)
Herrialdea Niger
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakgiza eskubideen aldeko ekintzailea
Jasotako sariak

Hadizatou Mani (Niger, 1984) Nigerko giza eskubideen aldeko ekintzailea da, esklabotzatik askatzeko borroka judizial luzea egin behar izan zuena eta beste emakume batzuekin batera esklabotzaren aurka borrokan jarraitzen duena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hadizatou Mani 1984an jaio zen Nigerren, Dogaroua herrian, Tahoua eskualdean. Hamabi urterekin 500 dolarren truke esklabo bezala saldua izan zen, honela wahiya bat bihurtuz, bosgarren emazte bat, Koranak baimendutako lau emazteak direnean. Esklabo bezala, sorgoa txikitzen lan egin zuen, eta urarekin eta zurarekin lotutako lanak egin zituen. Sexu-abusuak ere jasan zituen, eta horietatik lau ume jaio ziren[1].

2003an, nazioarteko presioaren ondorioz, esklabotza legez kanpoko bihurtu zen Nigerren, elkarteei ekintza zibilak abiaraztea ahalbidetuz. Nigeriako Timidria gobernuz kanpoko erakundeak Hadizatou Maniren jabea behartu zuen Hadizatourentzako askapen ziurtagiri bat eta bere wahiya bat sinatzera. Hala ere, ez zien bi emakumeei bere askapenaren berri eman. Elkarteak berak hartu behar izan zuen Maniren ardura hilabete batzuk geroago.

Manik, orduan, borroka legal luze bat hasi zuen, non lehen auzitegi batek bere askatasun berreskuratua berresten duen. Hala ere, bigarren epaiketa batean kartzelara bidali zuten, ohiturazko legeen arabera, Mani askatu eta berehala funtzionario batekin ezkondu baitzen, eta bere antzinako jabeak bigamiaz akusatu zuen, bere emaztea zela zioelako, eta ez bere esklaboa.

Anti-Slavery International giza eskubideen aldeko munduko erakunderik zaharrenak Afrika Mendebaldeko Estatuen Komunitate Ekonomikoko (CEDEAO) Justizia Auzitegira eraman zuen kasua, Mani eta Timidria elkarteari laguntzeko. 2008ko urrian emandako epaia Maniren aldekoa izan zen, gainera, CEDEAOko estatu kideetan esklabotza debekatzen duen jurisprudentzia sortuz[2]. Zigorra ezeztatu ondoren, Manik kalte-ordaina jaso zuen jasandako kalteengatik[3].

2003tik debekatzen duen legea gorabehera, Nigerren esklabotza praktikatzen jarraitzen da. Hori dela eta, Manik borrokan jarraitzen du Timidria elkartearekin batera beste emakume batzuk askatzeko[4]. 2014an, Niger mendebaldeko auzitegi batek 4 urteko kartzela-zigorra ezarri zion gizon bati, emakume bat esklabo bihurtu zuelakoan[5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez) «Pour le prix d'une chèvre» Le Monde.fr 2009-04-28 (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
  2. «Le juge africain est entré dans l’Histoire (Cour de justice de la CEDEAO, 27 octobre 2008, Hadijatou Mani Koraou c/ Niger) par | Combats pour les droits de l'homme (CPDH)» web.archive.org 2019-07-07 (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
  3. (Ingelesez) «DipNote» United States Department of State (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
  4. (Gaztelaniaz) Garrido, María. (2014-10-14). «¿Será Hadijatou Mani la nueva Malala? | Actualidad, Moda» S Moda EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
  5. (Frantsesez) «Niger: une homme écope de 4 ans de prison pour "pratique esclavagiste" (ONG)» HuffPost Québec 2014-05-28 (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]