Naja Lyberth

Wikipedia, Entziklopedia askea
Naja Lyberth
Bizitza
JaiotzaManiitsoq (en) Itzuli1962ko otsailaren 23a (62 urte)
Herrialdea Danimarka
BizilekuaGroenlandia
Jarduerak
Jardueraktrauma therapist (en) Itzuli eta psikologoa
Jasotako sariak

LinkedIn: naja-lyberth-1771b56a Edit the value on Wikidata

Naja Lyberth (1963) psikologo eta aktibista groenlandiarra da, emakume inuiten jaiotza-kontroleko politiken aurkakoa.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1976an, 13 urte zituela, eskolan ohiko azterketa medikoa egin ostean, mediku batek ospitalera joateko eskatu zion umetoki barneko espiral bat ezarri behar zuelako.[2] 1960ko eta 1970eko hamarkadetan 4.500 emakume eta neska inuit ingururi eragin zien jaiotza-kontroleko praktika bat izan zen.[3][4] Naja Lyberth horri buruz argi hitz egiten lehena da.[5], kanpaina bat abiarazten, derrigorrezko antisorgailuaren ezarpenaren kasu gehiago ezagutzera emateko, esperientziak partekatzeko eta elkarri laguntza emateko. 70 emakume baino gehiago batu ziren berehala eta batzuek haurdun geratzeko arazoak, mina eta konplikazioak izan zituztela kontatu zuten. Halako kexei esker, Groenlandian eta Danimarkan jardunbide horien inguruko ikerketa abiatu zen.[6]

2022an BBCren 100 Emakume seriean sartu zen.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]