Donetsk
|
Donetsk (Донецьк) |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | (izen ofiziala) | ||
| Estatua | |||
| Oblasta | Donetsk | ||
| Alkatea | Oleksandr Lukianchenko | ||
| Koordenatuak | 48°00′N 37°48′E / 48°N 37.8°EKoordenatuak: 48°00′N 37°48′E / 48°N 37.8°E | ||
| Eremua | 358 km2 | ||
| Garaiera | 169 m | ||
| Posta kodea | 83000—83490 |
||
| Biztanleria Metropoli eremua |
970.500 bizt. (2012ko otsaila[1]) 2.009.700 |
||
| Dentsitatea | 2.710,89 bizt./km² | ||
| Sorrera | 1869 | ||
| http://www.donetsk.org.ua | |||
Donetsk[2] (ukraineraz: Донецьк, translit. Donets’k; errusieraz: Доне́цк, translit. Donetsk), lehenago Juzovka, Staline eta Stalino deitua, Ukrainako ekialdeko hiria eta Donetskeko oblastaren hiriburua da. Kalmius ibaiaren bazterrean kokatuta dago. Donbass eskualde historiko, ekonomiko eta kulturalaren hiri nagusia da. 2012ko otsailaren 1ean 970.500 biztanle zituen[1].
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Donetsk 1869an fundatua izan zen, John Hughes galestar enpresagizonak Errusiar Inperioaren hegoaldeko Oleksandrivkan (ukraineraz: Олександрівка) altzairutegi bat eraiki zuelarik. Hasieran herriari Hughesovka (Juzovka; errusieraz: Юзовка; ukraineraz: Юзівка) izena eman zitzaion. Altzairutegiak inguruko harrikatza erabiltzen zuen, eta bai meatzaritzak bai industriak Donetskeren hazkunde bizkorra eragin zuten. 1914an lau metalurgia-fabrika, 10 ikatz meatze eta 50.000 biztanle inguru zituen[3]. 1924an, Sobietar garaian, Stalino izena hartu zuen, Iosif Stalinen omenez.
Bigarren Mundu Gerran, alemanen inbasioa zela kausa, ia erabat suntsiturik geratu zen. Gerra ostean industria garatu eta modernizatu zen. 1961ean gaur egungo Donetsk izena ipini zitzaion[3]. Biztanleriaren gehiengoa Errusiaren eta Viktor Janukovitx presidentearen aldekoa da[4][5].
Klima [aldatu]
| Datu klimatikoak (Donetsk 1981–2010) | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hilabetea | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 12.2 | 16.0 | 21.3 | 31.0 | 34.6 | 38.0 | 37.8 | 39.1 | 33.9 | 32.7 | 20.5 | 15.0 | 39.1 |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | -1.3 | -0.9 | 5.3 | 14.5 | 20.9 | 24.8 | 27.3 | 26.8 | 20.7 | 13.1 | 4.7 | -0.3 | 13.0 |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | -4.1 | -4.1 | 1.3 | 9.4 | 15.4 | 19.3 | 21.6 | 20.8 | 15.1 | 8.5 | 1.6 | -2.9 | 8.5 |
| Erregistraturiko tenperatura minimoa(°C) | -32.2 | -31.1 | -21.0 | -10.6 | -2.4 | 2.1 | 6.0 | 2.2 | -6.0 | -10.0 | -22.2 | -28.5 | -32.2 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -6.7 | -7.0 | -2.1 | 4.6 | 10.0 | 13.8 | 15.9 | 15.0 | 10.0 | 4.5 | -1.1 | -5.4 | 4.3 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 37 | 32 | 34 | 38 | 46 | 65 | 51 | 37 | 36 | 37 | 38 | 41 | 492 |
| Euri egunak (≥ 1 mm) | 11 | 8 | 10 | 13 | 13 | 14 | 11 | 8 | 11 | 11 | 13 | 11 | 134 |
| Iturria: Pogoda.ru.net[6] | |||||||||||||
Demografia [aldatu]
Donetskeko biztanleria errolden (*) eta zenbatespenen arabera[7]:
| 1897* | 1911 | 1920 | 1926* | 1936 | 1939* | 1959* | 1970* |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 28.100 | 48.000 | 31.000 | 105.700 | 239.000 | 462.400 | 699.200 | 879.000 |
| 1979* | 1989* | 2001* | 2005 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 |
| 1.020.799 | 1.109.102 | 1.016.094 | 999.975 | 988.186 | 980.862 | 974.598 | 968.250 |
Osaketa etnikoari dagokionez, 2001ean errusiarrak %48,2 ziren, ukrainarrak %46,7, bielorrusiarrak %1,1, greziarrak %1, juduak %0,5 eta tartariarrak %0,5[8].
Ekonomia [aldatu]
Donetsk Ukrainako ikatz meatzaritzaren eta metalurgiaren gune nagusietako bat da. Mota askotako industriak daude, baina garrantzitsuenak metalurgia, ikatzaren erauztea, kimikagintza (koke produkzioa barne) eta makina astunen ekoizpena dira. Industria astunarekin batera, beste batzuk ere garatu dira, hala nola, argindar ekoizpena, elikagai industria, zurgintza eta makinagintza[3].
Kirolak [aldatu]
Futbola da kirolik jarratuena. Donbass Arenan jokatzen duen Xakhtar Donetsk taldeak 7 aldiz irabazi du Ukrainako futbol liga txapelketa eta behin UEFA Europa League. Maila handieneko beste bi taldeak Metalurh Donetsk eta Olimpik Donetsk dira. Beste kirolei dagokienez, talderik aipagarrienak HC Donbass (izotz hockeya), MFC Shakhtar Donetsk (areto-futbola) eta BC Donetsk (saskibaloia) dira.
Hiri senidetuak [aldatu]
Donetsk hiria, ondorengo beste hiri hauekin senidetua dago:
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ a b Donetskeko biztanleria Donetskstat.gov.ua
- ↑ Euskaltzaindia, 157. araua: Europako hiriak, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0157.pdf
- ↑ a b c Donetsk city, Ukraine Ukrainetrek.com
- ↑ Helen FAWKES: Sullen Donetsk watches Yushchenko BBC News
- ↑ Profile: Viktor Yanukovych BBC News
- ↑ , http://pogoda.ru.net/climate/34519.htm
- ↑ Donetsk Frantsesezko Wikipedia
- ↑ 2001eko erroldaren emaitzak: Donetskeko oblasta Donetskstat.gov.ua