Isabel Etxeberria Ramirez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Isabel Etxeberria Ramirez
Bizitza
JaiotzaDonostia1975eko urtarrilaren 22a (49 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaAstigarraga
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea eta itzultzailea
Lantokia(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Jasotako sariak

Twitter: isabeletx Inguma: isabel-etxeberria-ramirez Edit the value on Wikidata

Isabel Etxeberria Ramírez (Donostia, 1975eko urtarrilaren 22a) itzultzailea eta irakaslea[1] da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Filologian lizentziaduna da. Euskara irakasle, testuliburuak sortzen eta itzultzaile[1] aritu izan da, besteak beste. Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitatearen Itzulpengintza eta Interpretazioko graduan eskolak ematen ditu. Horrez gainera, tesia egiten ari da. Corpusa oinarri hartuta, euskaratutako lanen eta euskaraz sortutako lanen zenbait ezaugarri linguistiko eta estilistiko alderatzen[2] dihardu.

Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean, euskarazko irakurle tailerraren dinamizatzailea izan da.

Hainbat lan itzuli ditu euskarara, eta, 2019. urtean, itzulpengintzako Euskadi Literatura Saria eskuratu zuen Alice Munroren Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak lanaren itzulpenari[3] esker.

2021az geroztik, Susa argitaletxearen Munduko Poesia Kaierak bildumaren zuzendaria da, Maialen Berasategirekin batera.[4]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narratiba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saiakera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskadi Literatura Saria irabazi zuen 2019an, itzulpengintzaren alorrean. Alice Munroren Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak lana dela-eta saritu zuten, eta epaimahaiak nabarmendu zuenez, “itzulpen xaloa da, leiala, zintzoa, batere erakuskeriarik gabe biltzen duena jatorrizkoaren estilo fina”.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-04).
  2. «Tesiak bidean - Monumenta Linguae Vasconum - UPV/EHU» mlv (Noiz kontsultatua: 2020-03-04).
  3. Astiz, Iñigo. «Juan Carlos Etxegoien 'Xamar' da saiakerako Euskadi sariduna, eta Isabel Etxeberria itzulpengintzakoa» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-04).
  4. Irizar, Itziar Ugarte. «Alda Merini eta Saint-John Perse, Munduko Poesia Kaiera berriak» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-12-22).
  5. «Itzulpenaren Euskadi Saria Isabel Etxeberriaren lanari aurten» EIZIE (Noiz kontsultatua: 2020-03-04).