Isasa (mendia)

Koordenatuak: 42°09′49″N 2°08′48″W / 42.1635°N 2.14663°W / 42.1635; -2.14663
Wikipedia, Entziklopedia askea
Isasa (mendia)
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°09′49″N 2°08′48″W / 42.1635°N 2.14663°W / 42.1635; -2.14663
MendikateaIberiar sistema
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Errioxa
Las Vírgenes baseliza eta atzean Isasa mendia.
Turruncún herri hustua.

Isasa mendia (gaztelaniaz: Peña Isasa) Iberiar mendilerroko mendia da, Errioxako Autonomia Erkidegoko hego-ekialdean aurkitzen dena, Soriako mugatik gertu. 1.474 metrotako altuera du. Errioxako mendi ezagunenetako bat da[1].

Toponimia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaratik datorren izena du. Mendiaren inguruan ohiko sasia da isats arrunta (Cytisus scoparius) eta horrek ematen dio izena[2]. Aurreneko aipamena 1797ko agiri batekoa da eta bertan "Issassa esaten dioten mendia" dago idatzita.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cidacos eta Linares haranen artean kokatzen da eta Ebroren harana eta Soriako mesetaren arteko pasabidea kontrolatzeko talaia paregabea da. Eskualdeko hiriburua den Calahorratik 20 kilometrotara dago. Mendiaren oinean Arnedo, Herce eta Prejano herriak daude.

Turruncún inguruan eskalatzaileentzako 50 ibilbide inguru daude. Mendiaren tontorretako bat (Cruz de Isasa, 1.464m) eskalatzen baino ezin daiteke igo[1].

Monumentu megalitikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ganbera bakuneko trikuharria osatzen duten landuriko hainbat harkaitz daude eta sarrean eskultura antropomorfikoak daude. Hautsita dagoen laja batek, hilarri handi batek eta bi bloke monolitikok osatzen dute hilobia eta beste lau ortostato ere badaude.

Trikuharriaren aldoan menhirra izan daitekeen harri bat dago 3 metrotako altuera duena. Azpialdean hainbat dekorazio ditu. Harri honetatik gertu harri zirkular batzuk daude, errota harrien itxura dutenak.

Sansonen kondaira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kondaira batek dio Sanson Calahorrara etorri zela filistiarrengandik ihesi eta bertan errotari hasi zela haren izena daraman errotan. Filistiarrek jakin zuten Calahorran bizi zela eta haren bila joatea erabaki zuten. Sansonek orduan Monte de Los Agudosera joan zen eta errotako harria ezkutu gisa hartuz filistiarren zain gelditu zen. Filistiarrek uste zuten harri handi ugari izango zituela pilatuta eta filistiar guztiak hiltzeko gai izango zela eta beldurrez alde egin zuten. Sansonek harri bakarra zuen ordea eta zain egoteaz aspertu zenean harritzarra indar guztiz jaurti zuen eta Isasa mendiaren tontorrera erori zen[3].

Igoerako bideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) Urrutia, Javier. «Mendikat → Peña Isasa (1474 m)» www.mendikat.net (Noiz kontsultatua: 2021-09-23).
  2. «REPERTORIO BÁSICO DE TOPONIMIA EUSKÉRICA EN LA RIOJA, AZNAR MARTÍNEZ - Biblioteca Gonzalo de Berceo» www.vallenajerilla.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-23).
  3. Txantiloi:Es-GT «XVI Marcha Peña Isasa» La Rioja Sin Barreras (Noiz kontsultatua: 2021-09-23).
  4. «Peña Isasa. Subida desde Préjano norte (La Rioja) por Navalgrande (Tetas de Isasa) y regreso por Fuente el Cordero y Acébalos» Wikiloc | Munduko ibilbideak (Noiz kontsultatua: 2021-09-23).
  5. «Peña Isasa desde Turruncún» www.senderioja.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]