Ishtar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ishtar/Inanna jainkosaren irudikapena British Museumean.

Ishtar (sumerieraz: 𒀭𒌋𒁯DIŠTAR; akadieraz: 𒀭𒈹DINGIR INANNA) Mesopotamiako mitologian maitasunaren, bizitzaren, ugalkortasunaren eta gerraren jainkosa babiloniarra zen, baita garrantzi gutxiagoko zenbait gairen patroia ere. Sumerren Inanna bezala ezagutzen zen, antzinako Armenian edo Urartun Anahit bezala eta Astarte bezala Kanaanen, Fenizian eta abrahamdar erlijioetan. Ishtarrek edo Inannak Jainkosa amaren eredua irudikatzen du.

Sumerian Inanna bezala ezagutzen zen, eta ondoren baita Babilonian ere, eta hiri honek bere eragin kulturala izan zuen Ekialde Ertain guztian Zeruko Erregina eta Lurreko Anderea ohorezko tituluak jasotzen ditu.

Joseph Campbellentzat Ishtar/Inanna, Tammuz jainkoari bularra ematen diona, Afrodita jainkosa bera da, baita Isis egiptoar jainkosa ere, Horus elikatzen duena.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ishtar Aldatu lotura Wikidatan