Ishtar Atea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ishtar ateak

Ishtar Atea (asirieraz ܕܵܪܘܲܐܙܲܐ ܕܥܵܐܫܬܲܪ , Darwaza D'Ishtar, arabieraz بوابة عشتار) Babilonia hiriko zortzigarren atea zen, Nabukodonosor II.a erregeak aginduta eraikia K. a. 575. urtean. Ishtar babiloniar jainkoari eskeinia da eta bertan zezenak eta lehoiak azaltzen zaizkigu bereziki, beste animalia askoren artean. Gaur egun zati ezberdinak munduko haibat museotan barrena daude banaturik eta Berlineko Museoen uhartean kokatzen den Pergamo Museoan egiazko atalekin eginiko faximila dago.

Erabilitako teknika adreilu beiraztatua da, hau da, adreiluari beirazko berniz geruza bat ematen zaio eta egosi egiten da. Honela itxura distiratsu bat ematen zaio eta aldi berean kolorezko mundu batean murgiltzen.

Zezen urreztatu bat
Lehoia, Istar Atearen erreplika batean

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ishtar Atea Aldatu lotura Wikidatan