Isla del Sol

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Uhartearen ikuspegia.

Isla del Sol (kitxuaz: Titiqaqa wat'a) Titikaka lakuan dagoen uharte bat da, Boliviako Manco Kapac probintzian, 9,6 kilometro luze eta 4,6 zabal da, eta, bere hedadura, 14,3 kilometro karratukoa da. Lakuko uharterik handiena da, bere jatorrizko izena Titikaka da, eta, horregatik, uhartea dagoen lakuak, bere izena darama, "pumaren harkaitza" esan nahi duena.

Erliebe malkartsu bat du, terraza askorekin, antzinako inken nekazaritzaren ondorioz. Inken garaian, uhartea santutegi bat zen, Eguzki jainkoa edo Intiri eskainitako birjinak zituen tenplu batekin, eta hortik datorkio izena.

Titikaka uharteko eguzkiaren tenpluaren antzinako irarlana.

Uhartearen zatirik gehienean, quechua eta aymara indigenak bizi dira, artisautza eta artzaintzan aritzen direnak. Hitz egiten dituzten hizkuntzak, arbasoenak dira, ketxua eta aimara, baina baita gaztelania ere.

Uhartearen luze-zabal osoan zenbait gune arkeologiko ikus daitezke, non Harkaitz Sakratua edo Jatorrien Harkaitza nabarmentzen den, kroniken arabera, Manco Capac eta Mama Ocllo Cuzco sortzera irten ziren tokia dena. Chinkana edo labirintoa ere ikus daiteke, inken garaiko Pilkokaina Jauregiaz gain, bakarra, bere eraikuntza ezaugarriengatik. Beste toki bat, Yumaniko eskailerak dira, uhartearen tontorrera daramatenak, non Kristobal Kolonen aurreko garaiko ur iturri bat dagoen.

Uhartean, Challapampa arkeologia museoa ere dago, non inguruetan aurkitutako atal arkeologikoak erakusten diren.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Isla del Sol

Koordenatuak: 16°01′14″S 69°10′35″W / 16.02056°S 69.17639°W / -16.02056; -69.17639